Arnau de Vilanova
Wikipedia(e)tik
Valentziar mediku, astrologo eta alkimista (Valentzia, 1240 - Mediterraneoan, 1313). Bartzelonan eta Montpellierren irakasle izan zen. Zenbait azido (sulfurikoa, nitrikoa, klorhidrikoa) bakartu zituela eta alkohol etilikoa lortzeko modua asmatu zuela uste da. Aragoiko Petri II.a erregearen medikua izan zen, eta Bonifazio VIII.a eta Klemente V.a Aita Santuek eta Sizilia eta Napoliko erregeek babestu zuten, Sorbonako teologoek eta Taragonako artzapezpikuak kondenatu zutelarik. Hainbat obra idatzi zituen: De venenis, Breviarium practicae, Novum lumen, Speculum alchimiae, De somniorum interpretatione, Raonament d´Avinyó (katalaneraz, 1301), De conservanda juventute et de retardanda senectute.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.