Arne Tiselius
Wikipedia(e)tik
Arne Wilhelm Kaurin Tiselius (Stockholm, Suedia, 1902 - Uppsala, Suedia, 1971) suediar biokimikaria izan zen.
Biografia [aldatu]
Uppsalako eta Princetongo unibertsitateetan egin zituen ikasketak. Biokimika-gaiak bakartzeko metodoen ikerkuntzan, elektroforesiaren eta kromatografiaren ikerkuntzan bereziki, egin zituen lanengatik da ezaguna. Aminoazido batzuk bakartzea lortu zuen. Birusak bakartzeko eta odolaren plasma sintesi bidez lortzeko lanak ere egin zituen.
Sari asko jaso zituen, besteak beste, Kimikako Nobel saria 1948an.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.