Arno Allan Penzias

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Arno Penzias

Arno Allan Penzias (1933ko apirilak 26an jaioa), fisikari estatubatuar bat da.

Alemaniako Bavaria estatuko hiriburu den Munichen jaio zen. Penziasek, 1978an, Fisikako Nobel Saria lortu zuen Robert Woodrow Wilsonekin nahi gabe, 1964an, mikrouhinen hondoko erradiazioa edo, ingelesez CMBa aurkitu izanagatik (urte horretako nobel saria, Pyotr Leonidovich Kapitsarekin banatu zuten beste lan bategatik). AEBetako New Jersey estatuko Holmdel herriko Bell Laborategietan antena mota berri batean lanean ari zirela, azaldu ezin zuten zarata iturri bat aurkitu zuten atmosferan. Antenaren hartzea findu ondoren, zarata hori, azkenik, CMBa bezala identifikatu zen, Big Bangaren teoriak proposatutako suposaketak baieztatzen zituena.

Penzias, City College of New Yorken graduatu zen 1954an. Columbiako Unibertsitateko maisutza (1958) eta doktoretza (1962 ditu.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak