Arno (ibaia)
|
||||
|---|---|---|---|---|
| Luzera | 241 km | |||
| Arroa | 8.228 km² | |||
| Emaria | 110 itsasoratzean m³/s | |||
| Iturburua | Falterona mendia | |||
| Ibai ahoa | Liguriako itsasoa | |||
Arno[1] Italiako Toskana eskualdetik igarotzen den ibai bat da. 1385 metroko altueran jaiotzen da, Apeninoetako Falterona mendian, eta Pisan itsasoratzen da, Liguriako itsasoan, 241 kilometro egin ondoren. Bere arroa, 8.228 kilometro karratukoa da. Florentzia eta Pisa dira igarotzen dituen hiririk garrantzitsuenak.
Bere erregimena, mediterranearra da, agorteekin udan eta goraldiekin udazkenean. Uholderik handiena, 1966ko azaroak 4an izan zuen, non 3540 metro kubiko segundoko emaria lortu zuen Rosanon, Apeninoetatik irten ondoren, eta 4500 metro kubiko segundoko Florentzian, iturburuan 400 mm baino gehiago eta, Florentzia aldean 200 mm baino gehiagoko eurien ondorioz. Aldi berean, lehorte garaietan, oso emari txikiak izatera iritsi da, adibidez, Rosanon, 0,56 metro kubiko segundoko.
Bere ibarrak, oso pintoreskoak dira, eta, ibaiaren gainean, nabarmentasun eta balio artistiko handiko zubi ugari daude, horien artean, Florentziako Ponte Vecchio zubia nabarmentzen delarik.
Eduki-taula |
Ibaiadarrak [aldatu]
Azpiarroak [aldatu]
- Casentino
- Val di Chiana
- Valdarno
- Valdarno ertaina, Florentzia, Sesto Fiorentino, Prato eta Pistoia barne
- Behe Valdarno, ibaiadar garrantzitsuen haranekin, Elsa, Pesa eta Era kasu, non, Pontedera igaro ondoren, ibaia Liguriako itsasorantz abiatzen den.