Arnold Schönberg

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Arnold Schönberg
Arnold Schönberg
Datu pertsonalak
Jaio 1874ko irailaren 13a
Viena (Austria-Hungariako Inperioa)
Hil 1951ko uztailaren 13a
Los Angeles (Ameriketako Estatu Batuak)

Arnold Schönberg (Viena, 1874ko irailaren 13a - Los Angeles, 1951ko uztailaren 13a) austriar musikagile, zuzendari eta irakaslea izan zen.

Bere kasa ikasi zuen. Gaztetatik hasi zen musika idazten, ganbera musika, batez ere. 1891. urte inguruan, kontrapuntu-ikasketak egin zituen Zemlinskyrekin. Irakaskuntza funtsezko ogibide izan zuen bizitza osoan. Anton Webern eta Alban Berg izan ziren Schönbergen ikasle nagusiak.

Aldi desberdinak ditu Schönbergen musikagintzak. Lehenengoan, Wagnerren musikaren eragin nabaria du. Ondoren, musika atonalaren araberako lehen lanak idatzi zituen, Pierrot Lunaire (1912), besteak beste, XX. mendeko musikan eragin handia izan dutenak. Hirugarren aldian, hamabi hotseko metodoa edo dodekafonismoa finkatu zuen, hurrengo lanetan berebiziko garrantzia izan zuen aurkikuntza guztiz berritzailea. Azken aldia, Estatu Batuetan bizi izan zituen urteetan gertatu zen. Garai hartan, heldutasun handiko lanak idatzi zituen. 1941. urtean Estatu Batuetako herritar bihurtu zen.

Lan ugari idatzi zituen. Hauek dira aipagarrienak: Verklärte Nacht (1899, Gau itxuraldatua), harizko tresnetarako sestetoa, 1917. eta 1943. urteetan harizko tresnetako orkestrarako moldatua; Gurrelieder (1901); Pelléas et Mélisande (1902-1903), poema sinfonikoa; Erwartung (1909, Esperoan), monodrama; Die Jakobsleiter (1917, Jakoben zurubia), oratorio amaitu gabea; Haizezko tresnetarako boskotea (1923); Moses und Aron (1930-1932), opera; Biolinerako kontzertua (1936); Napoleon Bonaparteri Oda (1942); Varsoviatik bizirik irtena (1947), kantata.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arnold Schönberg Aldatu lotura Wikidatan