Arnoldo Alemán

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Arnoldo Alemán.JPG

José Arnoldo Alemán Lacayo (1946ko urtarrilaren 23a, Managua, Nikaragua - ) politikari eta enpresari nikaraguarra da. 1997tik 2002ra Nikaraguako Presidente izan zen.

Familia liberal batean jaio zen, Somozaren diktaduraren garaian funzionario publiko garrantzitsuen semea. Bere gurasoak Partido Liberal Nacionalistaren kideak ziren. 1990an Managuako alkate izan zen, Unión Nacional Opositora alderdiaren eskutik. Ondoren estatuko presidente izan zen. Gaur egun jende askok gogoan du bere ustelkeria kasuak direla eta. Munduko hamar estatu bururik ustelenen zerrendan sartu zuten. Populartasun handia bazuen ere Daniel Ortegarekin botereen banaketa akordioa sinatzeagatik indar handia galdu zuen.

Enpresari gisa kafearen produkzio enpresa ertain bat du.