Arnolfini senar-emazteen erretratua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Arnolfini senar-emazteen erretratua
Van Eyck - Arnolfini Portrait.jpg
Egilea Jan van Eyck
Sorrera 1434
Kokalekua National Gallery
Materiala olioa haritzezko oholean
Neurriak 82.2 × 60 × cm.

Arnolfini senar-emazteen erretratua olio-pintura da, 1434an Jan Van Eyck-ek margotua. Giovanni Arnolfini merkatari italiarra eta haren emaztea ageri dira, Brugge hirian zuten etxearen barrenean, antza. Van Eycken sinadura eta data daramatza, eta, Jan eta Hans van Eyck senideek egindako Bildots mistikoaren erretaularekin batera, olioz (eta ez tenpera teknika erabiliz) margotutako koadro ospetsurik zaharrena da. Margolan hau Londresko National Galleryk eskuratu zuen 1842an.

Garai horretarako, pinturaren ilusionismoa aipagarria da, alde batetik xehetasunak emateko moduagatik, eta bestetik argiaren erabileragatik.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arnolfini senar-emazteen erretratua Aldatu lotura Wikidatan