Arothron hispidus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arothron hispidus
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
OrdenaTetraodontiformes
FamiliaTetraodontidae
GeneroaArothron
Espeziea Arothron hispidus
(Linnaeus, 1758)

Arothron hispidus Tetraodontidoen familiako arrain biribil arantzaduna da. 50 cm inguru luze izaten da. Airea edo ura hartzen duenean puztu egiten da eta arantzak tente jartzen zaizkio. Bizkar eta uzki-hegala oso atzean eta elkarren parean ditu. Azala gris iluna du, orban txiki beltz edo zuri urdinekikoa. Itsaso epeletan bizi da. Arrain honen haragiak eta barrunbeek pozoia dute eta janez gero heriotza eragin dezakete.

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie hau Agulhasko itsaslasterran aurki daiteke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.