Arraia-Maeztu
|
Arraia-Maeztu |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | Arraia-Maeztu |
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Araba Mendialdeko kuadrilla |
| Alkatea | Angel Marcos Perez de Arrilucea Perez de Alday (EAJ) |
| Herritarra | arraiar, maeztuar |
| Koordenatuak | 42°44′26″N 2°26′46″W / 42.74056°N 2.44611°WKoordenatuak: 42°44′26″N 2°26′46″W / 42.74056°N 2.44611°W |
| Eremua | 123,11 km2 |
| Garaiera | 658 - 1.156 m |
| Distantzia | 26 km Gasteiza |
| Posta kodea | 01120 |
| Biztanleria | 728 bizt (2006) |
| Dentsitatea | 5,91 bizt/km² |
| Sorrera | 1958 |
| http://www.arraia-maeztu.org/index.php | |
Arraia-Maeztu Arabako ekialdeko udalerria da, Mendialdeko kuadrillakoa. Gasteiztik 26 bat kilometrora dago.
2006ko erroldaren arabera 728 biztanle dauzka.
Herriburua Maeztu da, udalerriaren erdigunean dagoena, mendiz inguraturik.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
[aldatu] Inguru naturala
Berron eta Musitu ibaien inguruko haranek osatzen dute udalerri handi hau, Arraiako eta Laminoriako haranek, alegia. Ikustekoa da Igoroin errekak sortzen duen ur-jauzia Erroitegitik gertu, 10 bat metroko garaiera duena.
Arraia-Maeztu Izkiko Natura Parkean sartuta dago (udalerriko Korres herria, zehazki). Halaber, Kodesko mendilerroa udalerritik gertu dago.
[aldatu] Udalerri mugakideak
- Iparraldean: Agurain, Dulantzi, Donemiliaga eta Iruraitz-Gauna.
- Hegoaldean: Bernedo.
- Ekialdean: Kanpezu, Harana eta Entzia-Iturrietako Partzuergoa.
- Mendebaldean: Bernedo.
[aldatu] Historia
Birgaragoienen Atxosteko aztarnategia dago, historiaurrekoa. Kristo aurreko 10.500 - 1.500 urte bitarteko giza aztarnak aurkitu dira han.
Maeztuko herribilduak jaurerri titulua 1369an eskuratu zuen.
Arraia-Maeztu udalerria, ia gaur egun ezagutzen den bezala, 1958. urtean sortu zen, Apinaiz, Arraia eta Laminoria udalerriek bat egin zutenean. Korres, ordea, 1965ean pasa zen Arraia-Maeztuko udalerri berriaren zati izatera.
1958 eta 1987 artean udalerriak Maeztu izena izan zuen.
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| * | * | * | * | * | * | * | 1.337 | 1.118 | 813 | 695 | 717 | 728 |
[aldatu] Banaketa administratiboa
Arraia-Maeztu 16 herriz osatua dago, alfabetikoki hauek izanik:
- Aletxa
- Apinaiz
- Areatza
- Atauri
- Azazeta
- Birgarabarren
- Birgaragoien
- Elortza
- Erroeta
- Erroitegi
- Ibisate
- Korres
- Maeztu (udalerriko herriburua)
- Musitu
- Sabando
- Zekuiano
[aldatu] Kultura
[aldatu] Kirolak
Berron ibaiaren ertzeko zelaigune zabal batean Zumaldeko igerilekuak eta aisialdiarekin erlazionatutako beste instalazio batzuk daude.
[aldatu] Jaiak
- Maiatzaren lehen asteburuan Gurutze zapidunaren jaia ospatzen da.
[aldatu] Arraiar-maeztuar ospetsuak
- Joan Batista Gamiz (1696 - 1773) euskal idazlea Sabandon jaio zen.
- Abdón González de Alaitza (1876 - 1926) euskarazko lehen komikiaren egilea Musitun jaio eta hil zen.
- Isaac Puente (1896 - 1936) mediku anarkistak urte luzeak eman zituen Maeztun.
- Gerardo Lopez de Gereñu (1904 - 1992) ikertzaile eta euskaltzainak harreman estua izan zuen Apinaizekin.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo Loturak
- Arraia-Maeztuko webgune ofiziala
- Arabako Mendialdea Kuadrillaren webgune ofiziala
- (Gaztelaniaz) Arraia-Maeztu Auñamendi entziklopedian
| Arraia-Maeztuko herriak | ||
|---|---|---|
|
Aletxa • Apinaiz • Areatza • Atauri • Azazeta • Birgarabarren • Birgaragoien • Elortza • Erroeta • Erroitegi • Ibisate • Korres • Maeztu • Musitu • Sabando • Zekuiano |
||
|
|||||||||||