Arrain urdin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Atuna, arrain urdina da.

Arrain urdinak gantza %5-ean baino gehiago (arrain zuriak ez bezala) duen arrain-mota da.

Arrain urdinak dira, adibidez, atuna, sardina,antxoa, sardinzar, izokina, aingira, txitxarro arrunta etab.

Arrain urdinetan bereziki nabarmentzen dira gantz-azido oleiko, linoleiko (funtsezkoa, organismoak ezin baitu sintetizatu eta, beraz, elikaduraren bitartez baino ez baitu lortzen) eta omega-3 izenekoa.

Beraz, arrain urdina jatea bereziki gomendatzen da gaur egun, bere nutrizio-propietateengatik eta, batez ere, gaixotasun kardio-baskularrak edo tronbosia jasateko arriskua duten pertsonentzat.