Arrangoitze

Koordenatuak: 43°26′12″N 1°31′15″W / 43.4367°N 1.5208°W / 43.4367; -1.5208
Wikipedia, Entziklopedia askea
Arrangoitze
 Lapurdi, Euskal Herria
Arrangoitzeko herriko etxea.


Armarria


Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Lapurdi
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaUztaritze-Errobi eta Urdazuri ibarrak
Izen ofiziala  Arcangues
AuzapezaPhilippe Echeverria (2014-2020)
Posta kodea64200
INSEE kodea64038
Herritarraarrangoiztar
Kokapena
Koordenatuak43°26′12″N 1°31′15″W / 43.4367°N 1.5208°W / 43.4367; -1.5208
Map
Azalera17,47 km2
Garaiera4-140 metro
Demografia
Biztanleria3.188 (2018:  131)
alt_left 1.615 (%46,7) (%44,7) 1.545 alt_right
Dentsitatea179,79 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 25,52
Ugalkortasuna[1]‰ 46,24
Ekonomia
Jarduera[1]% 70,86 (2011)
Desberdintasuna[1]% 7,88 (2011)
Langabezia[1]% 4,87 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 18,76 (2010)
Erabilera% 2,1 (2011)

Arrangoitze Lapurdiko udalerri bat da, Lapurdi Erdialdean dagoena.

Geografia

Udalerri mugakideak

Etxeak eta auzoak

Azpiegiturak

Arrangoitze D254 eta D755 departamenduko errepideeki lotuta dago.

Halaber, Pirineo Atlantikoetako hiriarteko autobusa ere igarotzen da, 880 linea hain zuzen ere[3].

Demografia

1.000 inguru biztanleko herrixka izan zen Arrangoitze XIX. mendean eta XX. mendearen lehen erdialdean zehar. 1960ko hamarkadatik aurrera hazten hasi zen herria eta 2010eko hamarkadan 3.000 biztanleak gainditu zituen.

Arrangoitzeko biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Ekonomia

Udalerriko ekonomiaren oinarria laborantza den arren, bada industria txikia eta golf zelai bat.

Kultura

Arrangoitzen sortu zen 1969an lehenengo Seaska ikastola.

Arrangoiztar ospetsuak

  • Joseph Abeberri (1895-1944), Ziburuko auzapez ezkertiar eta euskaltzalea, sortzez Arrangoitzekoa. Naziek deportatua eta Mauthausengo kontzentrazio esparruan eraila.
  • Luis Mariano (1914-1970) Irunen jaioa. 1936ko Gerla zela eta Lapurdira errefuxiatu gisa etorria. Saran bizi izan zen eta gero luzaz Arrangoitzen, hil zen arte. Benetako izenez Mariano Eusebio Gonzalez Garcia. Tenorra izan zen.
  • Betti Betelu (1924-1990), euskal dantzen maisua. Mutxikoak (dantza-jauziak) arrapiztu eta zabaldu zituena baita Lapurdiko Ihauteria ere berriz indartu zuena.
  • Ximun Haran (1928-2013), pilotaria eta politikari abertzalea.
  • Anje Duhalde (1950-), musikaria eta kantaria.
  • Leopold Eyharts (1957-), lehen euskal astronauta. Biarritzen jaioa, Arrangoitzen bizi izan da txikitatik.

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arrangoitze Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Lapurdi