Arrankudiaga
|
Arrankudiaga |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Arrankudiaga | ||
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Arratia-Nerbioi |
||
| Alkatea | Itziar Duandikoetxea González (Bildu) | ||
| Herritarra | arrankudiagar | ||
| Koordenatuak | 43°10′25″N 2°55′4″W / 43.17361°N 2.91778°WKoordenatuak: 43°10′25″N 2°55′4″W / 43.17361°N 2.91778°W | ||
| Eremua | 22,8 km2 | ||
| Garaiera | 85 m | ||
| Posta kodea | 48xxx |
||
| Biztanleria | 933 bizt (2011) | ||
| Dentsitatea | 40,92 bizt/km² | ||
Arrankudiaga Bizkaiko hegoaldean dagoen udalerria da, Nerbioi ibarrean, Hego Uribe azpieskualdean eta Arabako mugan kokatua.
1968an Zolloko udalerriari anexionatu zitzaion.
Eduki-taula |
[aldatu] Mugakideak
Ipar-mendebaldean Alonsotegi, ipar-ekialdean Arrigorriaga, ekialdean Ugao, mendebaldean Laudio eta Okondo (Araba) eta hegoaldean Arakaldo mugakide ditu.
[aldatu] Auzoak
- Arene (herrigunea): 530 biztanle 2007an.
- Zollo: 113 bz.
- Zuluaga: 108 bz.
- Uribarri: 97 bz.
- Aspiuntza: 34 bz.
Auzo nagusiak aurrekoak dira, baina eurez gain, Atxandiaga, Beaskoetxea, Gastaka, Goisaga, Karbonerak, Labeko eta Ozaunzar auzuneak ditugu.
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2009 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 610 | 580 | 636 | 702 | 780 | 864 | 876 | 938 | 1.101 | 1.101 | 852 | 732 | 909 |
[aldatu] Udaletxea
| Udal hauteskundeak (2007) | |||||
| Alderdia | Botoak | % | Zinegotziak | ||
| EAJ-PNV | 306 | %95,03 | 7 | ||
[aldatu] Euskara
Herriko berezko euskalkia mendebaleko euskararen aldaera bat da, sartaldeko multzokoa. Bestela, Arrankudiagako bertso-eskola aipatzekoa da.
[aldatu] Inguru naturala eta kokapena
Mendebaldean Ganekogortako mendilerroa dauka, udalerria Goikogane (702 m), Kamaraka (800 m) edo Mugarriluze (735 m) mendietara igotzeko ohiko abiapuntua da.
[aldatu] Arrankudiagar ezagunak
- Javier Escalza (1952-2007), futbolaria.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz)Arrankudiagako Gizarte Etxea