Arrantza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arrantzaleak Donibane Lohizunen (argazkia 1859-1910 artean)

Arrantza lehen sektore ekonomikoan sartutako jarduera da, arrainak eta itsasoko beste produktu batzuk harrapatzea helburu duena.

Baxurako eta alturako arrantza bereizten ohi dira, itsasontziek kostaldetik jarduten duten distantziaren arabera. Beste jarduera batzuk ere badaude. Arrantzaleak dira ogibide hau duten pertsonak.

Euskal Herrian

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko arrantzaren historia»
Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko portuak»

Arrantza historikoki oso jarduera garrantzitsua izan da Euskal Herrian, Bizkaiko golkotik kanpo ere bertako arrantzaleak famatu izan dira.

Gaur egun, Euskal Herriko arrantza portu handiena Bermeokoa dugu. Beste portu hauek ere nabarmenak dira: Ondarroakoa, Hondarribikoa, Getarikoa, Lekeitiokoa, Pasaiakoa eta Donibane Lohizunekoa.

Izokin arrantza Euskal Herrian

Sakontzeko, irakurri: «Lehenbiziko (izokina)»

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arrantza Aldatu lotura Wikidatan