Arrate

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Arrate

 Gipuzkoa
Arrate.JPG
Arrateko Amaren santutegia
Udalerria Eibar
Arrate is located in Euskal Herria
Arrate
Arrate is located in Gipuzkoa
Arrate
Koordenatuak: 43°12′17″N 2°26′47″W / 43.20472°N 2.44639°W / 43.20472; -2.44639Koordenatuak: 43°12′17″N 2°26′47″W / 43.20472°N 2.44639°W / 43.20472; -2.44639
Garaiera 523 m

Arrate Eibarko (Gipuzkoa) auzunea da. Udalerriaren mendebaldean dago, Bizkaiarekiko mugan. Mendi gain batean dago, 556 m-tara.

Eduki-taula

[aldatu] Toponimoa

Arr(i) + arte -> Arrarte -> Arrate. Beraz Arrateren esanahia hurrengoa da: Harri artean dagoena

[aldatu] Ondarea

[aldatu] Arrateko Andre Mariaren santutegia

Sakontzeko, irakurri: Arrateko Andre Mariaren santutegia

Gailurrean gurutze bat dauka eta bertatik gertu Arrateko Andre Mariaren santutegia dago; Ama Birjina hau Eibarko zaindari izendatu zuten 1928an. Santutegiaren inguruan aisialdirako gune zabala dago, jatetxe, taberna eta hotelarekin. Arrate Irratia herri emisorak bertatik emititzen du. Parke guztia pagoz inguratuta dago.

Santutegiaren lehen aipamenak 1498koak dira. Gaur egungo eliza XVII. mendekoa da. Barruan egurrezko bobeda berezia du, burdinsare barroko bat eta Andre Mariaren irudi gotikoa ditu.

Arrateko Andre Mariarenganako debozioa inguru guztian zabaldurik dago, baina Eibarren da indartsuena. Bertako jaia irailaren 8an ospatzen da (Andre Mariaren jaiotza). Egun horretan eta maiatzaren 15ean (San Isidro eguna, baserritarren zaindaria) elizkizunez gain herri kirolen erakustaldiak egin ohi dira.

Andre Mariari ereserki hau abesten zaio:

Arrateko Andre Maria

Arrateko Ama, gure zaindari onena
gure herri dana hartu eta zaindu, Ama

Zure semeak eskerrak iritsi dagiguz
danok zerura juan gaitezen, Ama, egizu

[aldatu] Baserriak

  • Argiñao / Argiano
  • Arikitxa Haundi, Arikitxa Behekua / Arexita Handikoa
  • Arikitxa Txiki, Arikitxa Goikua / Arexita Hemendikoa
  • Arizmendi
  • Arrate-Bekoetxe
  • Barrenetxe / Barrenetxea
  • Barrundi
  • Eltzartza / Eltzartzaga
  • Erdiko / Kutunegieta Erdikoa
  • Gaztelu
  • Guenetxe, Guenengua / Kutunegieta Goenengoa
  • Iñarra
  • Lazareto
  • Lezeta
  • Lezeta Abeletxe
  • Mendigoitxi / Mendigoitia
  • Muitza Barri / Mugitza Berri
  • Narru / Kutunegieta Barrenengoa
  • Paua Abeletxe / Pagoaga Abeletxe
  • Saartei / Sagartegieta
  • Sanjuan(gua) / Arizmendi San Juangoa
  • San Martin
  • Sumendixa Behekua / Sumendiaga Behekoa
  • Sumendixa Goikua / Sumendiaga Goikoa
  • Umaixo / Umaio
  • Untzeta
  • Zelaikua / Zelaia

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa

Ego Ibarra - Arrate Auzoa

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak
Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak