Arratzola

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Arratzola

 Bizkaia
Arratzola.jpg
Herria Atxondo
Arratzola Euskal Herria-n dago
Arratzola
Arratzola Bizkaia-n dago
Arratzola
Koordenatuak: 43°05′54″N 2°34′39″W / 43.09833°N 2.5775°W / 43.09833; -2.5775Koordenatuak: 43°05′54″N 2°34′39″W / 43.09833°N 2.5775°W / 43.09833; -2.5775
Garaiera 252 m

Arratzola (azentua bigarren silaban) Atxondo herriko auzoa da gaur egun. Hala ere, 1962. urtera arte herri independente gisa funtzionatu zuen. Urte horretan Apatamonasterio eta Axpe-Martzaa herriekin bat egin eta Atxondo sortu zuten.

Arratzola Anboto mendiaren magalean dago kokatua, eta bertan jaio da izen bereko erreka, aurrerago Ibaizabal sortuko duena Zumelegirekin batera.

Arratzolatik gertu, XX. mendera arte funtzionatu izan dute burdin eta berun meatze batzuk. Horiek garraiatzeko trenbide bat zegoen. 1990eko hamarkadan trenbide hori eraldatu eta bide berde bat eratu dute.

Ikuspegi orokorra

Jaiak eta ospakizunak [aldatu]

Arratzolako jaiak Andra Mariren omenez ospatzen dira abuztuaren 15aren inguruan.

Ikus, gainera [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]


Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa