Arratzua-Ubarrundia
|
Arratzua-Ubarrundia |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Arratzua-Ubarrundia[1] | |
| Estatua Erkidegoa Lurraldea Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Araba Zuia-Gorbeialdea |
|
| Alkatea | Rufino Saez de Ibarra Ruiz de Arbulo (EAJ) | |
| Herritarra | arratzuar, ubarrundiar[2] | |
| Koordenatuak | 42°53′25″N 2°38′21″W / 42.89028°N 2.63917°WKoordenatuak: 42°53′25″N 2°38′21″W / 42.89028°N 2.63917°W | |
| Eremua | 57,41 km2 | |
| Garaiera | 527 (Duran) m | |
| Distantzia | 6.5 km Gasteiza | |
| Posta kodea | 01520 |
|
| Biztanleria | 951 bizt. (2011) | |
| Dentsitatea | 16,57 bizt./km² | |
| Sorrera | 1920 | |
| http://www.arrazua-ubarrundia.com/ | ||
- Artikulu hau Arabako udalerriari buruzkoa da; Bizkaiko udalerria gaitzat duena beste hau da: Arratzu
Arratzua-Ubarrundia[2] Arabako erdialdean dagoen udalerria da, Zuia-Gorbeialdea eskualdeko txikiena dela. Gasteiztik zazpi bat kilometrora dago.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Inguru naturala [aldatu]
Elgea mendilerroak banatzen du Debagoienatik (Gipuzkoa).
Udalerriko herriak Zadorra ibaiaren eta Uribarri Ganboako urtegiaren ertzetan daude.
Udalerri mugakideak [aldatu]
- Iparraldean: Legutio eta Leintz Gatzaga (Gipuzkoa)
- Hegoaldean: Gasteiz
- Mendebaldean: Zigoitia eta Gasteiz
- Ekialdean: Barrundia eta Gasteiz
Historia [aldatu]
Erdi Aroan eskualdean borroka handiak izan ziren ahaide nagusien arteko liskarretan, oinaztar eta ganbotarren artean, alegia.
Udalerria 1920an sortu zen, aurreko Arratzu eta Ubarrundia udalerri ohiak uztartu eta gero. 1957an, Uribarri Ganboako urtegiaren eraikitzea zela eta, desagertu zen Ganboa udalerriaren herri bi ere hartu zituen bere baitan: Langara Ganboa eta Mendizabal, azken hau dagoeneko desagertua.
Banaketa administratiboa [aldatu]
Arratzua-Ubarrundiako udalerria ondorengo herriek osatzen dute, alfabetikoki eta udalerri ohia markaturik:
- Arroiabe (Arratzua)
- Arzubiaga (Arratzua)
- Betolatza (Ubarrundia)
- Dura (Arratzua): Handiena eta herriburua (udaletxea bertan dago).
- Landa (Ubarrundia)
- Langara Ganboa (Ganboa)
- Luku (Ubarrundia)
- Mendibil (Arratzua)
- Uribarri Ganboa (Ubarrundia)
- Zirao (Ubarrundia)
- Zurbao (Arratzua)
Demografia [aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| * | * | * | * | 1.078 | 951 | 1.094 | 899 | 891 | 662 | 651 | 721 | 862 |
Ondasun nabarmenak [aldatu]
- Lukuko zubia: XVI. mendekoa dela uste dute adituek, eta XVIII. mendeko jauregia dauka ondoan.
- Zurbaoko San Esteban eliza: XV. mendekoa, nabarmentzekoa da daukan erretaula, XVII. mendekoa.
- Eliza erromanikoak: Aztarna erromanikoak topatu ditzakegu Dura, Arzubiaga, Betolatza eta Uribarri Ganboan.
- Gurutzadurak: Bidegurutzetan, harrizko gurutzeak ditugu Langara Ganboa, Uribarri Ganboa eta Zurbaon.
- Jauregiak: XVI.-XVIII. mendekoak, Zurbaotarren, Otalora-Gebara, Ortiz Zarate eta Otazutarrenak aipatzekoak dira.
Arratzuar eta ubarrundiar ospetsuak [aldatu]
- Eusebio Vélez (Dura, 1935 - ), txirrindularia.
- Joan Perez de Betolatza (Betolatza, XVI. mendea - 1600), apaiza eta euskal idazlea.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ «ARRATZUA-UBARRUNDIA: Udalerriaren izena euskal grafiara egokitzea», Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofiziala, 43. zenbakia, 2012-04-16, 3847. orrialdea.
- ↑ a b Euskara baturako, Arratzua-Ubarrundia udalerri izena eta arratzuar, ubarrundiar herritar izenak arautu ditu Euskaltzaindiak. Ikus Euskaltzaindiaren 150. araua: «Arabako herri izendegia».
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) (Gaztelaniaz) Arrazua-Ubarrundiako udalaren webgune ofiziala
- (Euskaraz) (Gaztelaniaz)(Ingelesez)Udalerriari buruzko informazioa Zuiako webgunean
- (Gaztelaniaz) Arratzua-Ubarrundia, Auñamendi Eusko Entziklopedian.
| Arratzua-Ubarrundiako herriak | ||
|---|---|---|
|
Arroiabe • Arzubiaga • Betolatza • Dura • Landa • Langara Ganboa • Luku • Mendibil • Uribarri Ganboa • Zirao • Zurbao |
||
|
|||||||||||