Arretxinaga

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Arretxinaga Markina-Xemeingo auzo bat da, fusioa baino lehengo Xemeinen dagoena.

[aldatu] Ondarea

  • Arretxinagako San Migel baseliza, hexagono itxurako eraikina da. Baselizaren barnean, hiru harri erraldoi daude elkarren orekan. Tarteko zulo batean Mikel goiaingeruaren irudia dago. Kondairaren arabera, neska edo mutil laguna bilatu nahi duenak hiru aldiz pasatu behar du bertatik. Beste batzuen arabera, haginetako mina pasatzeko harri horietako baten zati txiki bat sartu behar da ahoan.
  • Baselizaren ondoan, Xemeingo udaletxea zena dago. 1952an Markina eta Xemeinek bat egin zuten arte, Xemeingo udaletxea zen.

[aldatu] Jaiak eta ospakizunak

Arretxinagako jaiak irailaren 29an izaten dira, Mikel goiaingeruaren omenez. Egun horretan Xemeingo ezpata dantza (eguerdian) eta mahai gainekoa (gauerdian) dantzatzen dituzte herriko dantzariek.

[aldatu] Kanpo loturak


Geografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak