Arianismo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Arrianismoa Arriori egozten zaion ikasbide teologikoa da. Arius Alejandriako presbitero kristaua izan zen, Egipton. Bere irakaspenak Hirutasun Santua eta Jaungoikoaren Semearen izaeraren inguruan izan ziren. Horren arabera, Jesukristo Jainkoak sortu zuen, eta beraz bere azpian zegoen. Hori Joan Bataiatzailearen izkribuetan omen dago oinarritua. Nizeako Lehenengo Kontzilioan heretiko izendatu zuten, 325an, baina Tiroko Lehen Sinodoan barkamena lortu zuen, 335an. Hil ondoren berriro ere heretiko izendatu zuten, Konstantinoplako Lehen Kontzilioan, 381an. Konstantino II.a, Erromako Enperadorea eta Valens (364-378) bere jarraitzaile izan ziren.

Beraz, arrianismoakristautasun ez trinitarioa dela esaten da, hau da, ez duela hirutasunean sinesten gaur egungo kristau eliza gehienek egiten duten bezala. Bere arabera, Jesus ez zen Jainkoa, gizaki berezi bat baizik. Jainkoak Jesus aukeratu zuen misio berezi bat aurrera eramateko, eta horregatik dei ziezaiokeen Jainkoaren Seme. Hala ere, bai gorputzez baita arimaz ere Jesus gizaki arrunta zen. Jainkoak sortua zenez, ez zen betierekoa, Jainkoa izan behar den bezalakoa.

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arianismo Aldatu lotura Wikidatan