Arriboleta
| Arriboleta | ||||
|---|---|---|---|---|
|
|
||||
| Ezaugarri orokorrak: | ||||
| - Kokalekua | Bermeo | |||
| - Luzera | 260 m | |||
| - Batez besteko zabalera | 30 m | |||
| - Betetasun maila | Txikia | |||
| - Urbanizatze maila | Isolatua | |||
| - Pasealekua | Bai | |||
| Hondartza mota: | ||||
| - Hondar mota | Harriak | |||
| - Bainuaren egoera | Olatu indartsuak, haizetsua | |||
| Kirolak: | ||||
| - Surfa egiteko | Ez | |||
| Ingurumena: | ||||
| - Landaredia | Bai | |||
| Sarbideak: | ||||
| - Sarbide mota | Oinez/Autoz | |||
| Bestelako informazioa: | ||||
| - Taberna kopurua | - | |||
| - Herrigunerako distantzia | ||||
Arriboleta[1] ( (H)arri + bola + -eta[1] ) Matxitxako lurmuturra eta Bermeo arteko kostalde-zerrenda da, non itsasbeheran hondartza sortzen den.
5 kilometroko luzera duen itsasertzeko zati honek arroka handi borobilak eta birlak ditu. Bere 10 eta 15 metroen arteko zabalera mareen arabera aldatzen da[2].
Egun Urdaibai biosfera erreserban dagoen leku honetan lehen zama-kai bat zegoen, itsasontziek "La Gaviota" gas ustiatzailera joateko erabiltzen zutenak.
[aldatu] Fauna
2004ko abenduan bertan 18 metroko zere arrunt bat (Balaenoptera physalus) agertu zen hondartua. Balea Bermeora eraman zuten zatikatuta izateko[3].
2006ko urrian Trachipterus arcticus espezimenaren bat agertu zen, Ipar itsasoan bizi dena.
Urpekaritza egiteko leku aproposa da, batez ere hondoratutako "Mina Mari" itsasontziak sortutako uharri artifizialean.
[aldatu] Ikus Gainera
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ a b ALLIKA, Irune; URIARTE, Bitor, Bermeoko toponimia/kostaldea, 980. or., http://www.bermeo.org/toponimia/cgi-bin/topo.pl?fi=1399. Agiria eskuragai pdf formatuan: Bermeoko toponimia/kostaldea
- ↑ Espainiako Ingurumen Ministerioaren webgunea
- ↑ Iturriagaetxebarria, Asier (2005-01-08), «Balea adinako buruhaustea», Berria, http://paperekoa.berria.info/harian/2005-01-08/016/902/lege_info.htm
| Bizkaiko hondartzak | ||
|---|---|---|
|
Antzoras • Areeta • Aritzatxu • Armintzakale • Arriboleta • Arrietara • Arrigorri • Arrigunaga • Astondo • Atxabiribil • Azkorri • Bakio • Barinatxe • Ea • Ereaga • Gorliz • Isuntza • Kanala • Kanalape • Karraspio • La Arena • Laga • Laida • Laidatxu • Lapatza • Meñakoz • Muriola • Ogella • Ondartzape • Plentzia • San Antonio • Toña |
||
| Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |