Arrigorriaga
|
Arrigorriaga |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Arrigorriaga | ||
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Nerbioi ibarra |
||
| Alkatea | Asier Albizua (EAJ) | ||
| Herritarra | arrigorriagar | ||
| Koordenatuak | 43°12′27″N 2°53′16″W / 43.2075°N 2.88778°WKoordenatuak: 43°12′27″N 2°53′16″W / 43.2075°N 2.88778°W | ||
| Eremua | 16,36 km2 | ||
| Garaiera | 59 m | ||
| Distantzia | 9,5 km Bilbora | ||
| Posta kodea | 48480 |
||
| Biztanleria | 12.511 bizt (2011) | ||
| Dentsitatea | 764,73 bizt/km² | ||
| http://www.arrigorriaga.net/ | |||
Arrigorriaga Bizkaiko udalerria da, Nerbioi ibarra eskualdean dagoena. Itsasoaren mailatik 60 metro gorago dago.
Eduki-taula |
[aldatu] Etimologia
Izenaren jatorria ez dago argi, baina historialari batzuen ustez IX. mendeko Padurako guduan egon liteke. Bataila hartan isuritako odolak gaur egun Arrigorriaga ezartzen den lurra gorriz tindatu omen zuelako. Beste batzuek, aldiz, Ollargan auzoan izan ziren burdin meatzeei loturiko izena izan daitekeela irizten diote. Hirugarren teoria batek, berriz, dio "gorri" berba ez dagokiola koloreari, baizik eta landaretzarik gabeko lur edo haitz eremuei (Aizkorri toponimoaren kasuan bezala).
[aldatu] Geografia eta inguru naturala
Arrigorriaga Bilboaldeko eskualdean dago, itsasoaren mailatik 60 metrora dagoen eremu konkordun batean kokaturik. Ibaiaren alde bietako lur malkartsuetan honako menditxo hauek nabarmentzen dira:Pastorekorta (585 m.) eta Arbolito (415 m.), ezkerraldean, eta Artanda (547 m.), eskuinaldean.
Kokapenari zor dio herri industrial honek duen garrantzia. Izan ere, Bizkaiko hiriburutik 9 kilometrora baino ez dago eta Bilbo eta Gasteiz eta Gaztelako meseta lotzen dituzten komunikazio-biderik nagusienak bertatik igarotzen dira.
Kokapen geografikoak, orobat, biztanle-kopuruaren gorakadan ere argi eta garbi eragin du; egun, Arrigorriaga 12.000 biztanle izatera heldu da. Kokapen geografikoa dela eta, Bilbotik gertu, Arrigorriaga "lo-leku herria" bihurtu da.
[aldatu] Geografia
Arrigorriaga Bilboaldean dagoen herria da, Nerbioi ibaiaren joanean erdiko tartearen ertzetan zabaltzen den inguruan. 16,36 km2ko hedadura dauka. Kokatuta dagoen eremua ez da laua, muino txikikoa baino, eta itsasoaren maila baino 60 m. altuago dago. Erliebe honen punturik garaienak, ibaiaren alde bietan, Pagasarriren hegoaldeko maldako Pastorekorta (585 m.) eta Arboliko (415 m.) mendiak dira, eta eskuineko ertzean, Artanda mendia (547 m.). Orografía honen eraginez, Nerbioi ibaia mehagune batean txokotuta dago Arrigorriagatik pasatzean, eta, beraz, lur-arlo estu eta lau bana baino ez dauka ertz bietan.
Nerbioi ibaiak baturiko urak errekatxoetatik datozkio, batez ere Bentakoerreka eta Kubotik.
[aldatu] Mugak
Iparraldean, Bilbo eta Basauri udalerriekin; hegoaldean, Ugao-Miraballes eta Zeberiorekin; Ekialdean Zaratamorekin; eta Mendebaldean Arrankudiaga eta Alonsotegirekin.
[aldatu] Auzoak
Gune nagusiari Arrigorriaga deritzo, eta horrelaxe deitu zaio udalerri osoari. Aipaturiko gune nagusi honi, orain dela gutxira arte, Argia deitu izan zaio. Bertan dago udaletxea eta udalerriko biztanleria gehiena. Bestalde, erdigune horretatik banandurik hainbat auzo daude, Bilboko La Peña auzoaren ondoan Santa Isabel, Olatxu eta Ollargan auzoak. Basauritik gertu, berriz, Agirre, Martiartu, Larrasko eta Izartza auzoak.
[aldatu] Demografia eta biztanleria
Arrigorriagak 12.000 biztanle pasatxo dauzka. Euretarik 3.000 inguru Bilbo ondoko auzo bananduetan bizi dira. Historian zehar biztanleria etengabe hasi da, industrializazioak Bizkaitik eragindako migrazioek bultzatuta.
Gaur egun herria Bilbo Handian gehien hazten den udalerrietako bat da, izan ere, etxebizitza ugari eraikitzen dira urtero, beste udalerrietako etxebizitzak baino merkeagoak. Horrek, inguruko udalerrietatik hainbat pertsona erakarri ditu Arrigorriagara, bereziki ondoko Basauritik.
XX. mendean Arrigorriagako biztanleriak eten barik egin du gora, nahiz eta batzuetan geldoago joan. Astiro hazi zen aldikada baten ondoren (1940-45), 1950eko hamarkadan gorakada handia izan zuen, 4.646 biztanletik 8.142 biztanlera igaro baitzen; hau da, biztanleria %80 hazi zen. Gorakada horrek etorkin ugari eta biztanleria gaztea ekarri zuen.
Hazkundean alderdi bi azpimarratu beharko lirateke: Bizkaiko industrialdearen inguruan egotea eta komunikabide-sare egokiaren ondoan izatea.
Euskararen ezagutzari dagokionez, egoera inguruko beste udalerrien antzekoa da: euskaldunak biztanleria osoaren %26,31 (2.854) dira, erdi-euskaldunak %24,28 (2.634) eta erdaldunak %49,41 (5.361), Eusko Jaurlaritzak 2001eko erroldan harturiko datuekin eginiko ikerketa demolinguistikoaren arabera.
[aldatu] Biztanleriaren bilakaera azken mendean
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1.782 | 1.931 | 2.774 | 3.345 | 3.825 | 3.932 | 4.287 | 8.253 | 9.818 | 9.011 | 9.913 | 11.140 | 12.245 |
[aldatu] Politika
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeen emaitzen ondorioz, EAJ alderdiko Asier Albizua da alkate.
|
Arrigorriagako udalbatza |
||||
| Izena | Zinegotziak | Boto kopurua[1] | ||
| Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) |
|
|
||
| Bildu |
|
|
||
| Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) |
|
|
||
| Alderdi Popularra (PP) |
|
|
||
| Ezker Batua - Berdeak (EB-B) |
|
|
||
[aldatu] Kultura
[aldatu] Euskara
Herriko berezko euskalkia mendebaleko euskararen aldaera bat da, sartaldeko multzokoa. Arrigorriagako bertso-eskola ere aipatzekoa da.
[aldatu] Jaiak
- San Antonio. Ekainaren 13an. Izen bereko ermitaren inguruan ospatzen da eguna.
- Ekainaren 13tik -San Antonio- hurbilen dagoen asteburuan Lanbarketa auzoko jaiak ospatzen dira. Bertan kale animazioa, txistorrada eta txiki eta nagusientzako ekintza ugariak izaten dira.
- Erromeria. San Pedroren omenez. Ekainaren 29aren hurrengo igandean egiten da, egun hori astegun buruzuria bada. Udalak antolatu eta babesten du eta ohitura dago Abrisketa auzoko zelaietan egiteko, San Pedro ermitaren inguruan bertan. Erromeriaz gain, egun horretako ekintzarik aipagarrienak hauexek: trikitia, herri kirolak, txakolina dastatzea eta jolasak.
- Santa Isabel eta Olatxu Auzoak. Santa Isabel egunaren ospakizuna, uztailaren 4tik gertuen dagoen asteburuan egiten da. Auzoko elkarteak eratzen du, Udalaren babesarekin.
- Herriko Jaiak. Andra Maria Magdalena Arrigorriagako zaindariaren omenez. Uztailaren 22an hasi eta hurrengo egunetan ospatzen da. Ekintzarik garrantzizkoenak: herri kirolak, eskulangintza azoka, Nazioarteko Jaialdi Folklorikoa, lehiaketa gastronomikoak eta kultura, kirol eta denbora-pasarako hainbat ekintza.
- Ollargan Auzoa. Andra Mariaren omenez, irailaren lehenengo asteburuan ospatzen da. Antolatzailea Auzoko Elkartea da, Udalaren laguntzarekin
[aldatu] Arrigorriagatar ezagunak
- Txato Olabarri (?-1936), gudaria.
- Jose Miguel Beñaran "Argala" (1949-1978), ETAren buruzagi ezaguna.
- Zigor Goikuria (1979), futbolaria.
- Amaia Lanbarri (1992), futbolaria.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean 2011/07/06an kontsultatua
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz)Arrigorriagako euskaldunen webgunea
- (Euskaraz)Piedras Rojas Gaur Arrigorriagako aldizkaria