Arrisku-sari

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Finantzetan, arrisku-saria inbertsio bat egin eta hori ez berreskuratzeagatik eskatzen den errentagarritasun gehigarria da. Adibidez, pertsona batek beste bati diru kopuru baten trukean urteko interes-tasa jakin eta zehatz bat eskatzen diolarik, dirua uzten duenak hartzaileak diru hori behar bezala ez itzultzeko arriskua dagoela pentsatzen badu, bere interes-tasa gehitzeko joera izango du, ziurgabetasun hori konpentsatzearren; gehikuntza hori da arrisku-saria.

Zor-publikoaren merkatuan arrisku-saria edo zor diferentziala herrialde batek beste batekin alderatuta bere burua finantziatu ahal izateko ordaindu behar duen prezio gehigarria da. Honela herrialde arriskua handiagoa denean handiagoa izango da bere arrisku-saria eta, beraz, altuagoa bere zorraren interes-tasa. Beste modu batez adierazita, dirua inbertitzen dutenek herrialde horretako zor subiraua erosteko eskatzen duten errentagarriatsuna da erreferentziazko beste herrialde batekin alderatuta. Arrisku-saria, beraz, erosleek herrialde baten ekonomian duten konfidantza da.

Europan arrisku-saria kalkulatzeko Alemania erabiltzen da oinarri gisa. Adibidez Espainiak dituen zor-publikoko bonoak saldu ahal izateko ordaindu behar duen interesa %6,099 baldin bada eta Alemaniak %2,621 bada, euren arteko diferentziala %3,478 litzateke, hau da, 347 puntu basiko. Hori litzateke Espainiaren arrisku-saria.