Arro hidrografiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arro hidrografiko baten eskema. Isurialdeen banalerroa marratxo etenekin markatu da.

Arro hidrografikoa, arro hidrologikoa edo drainatze arroa lur eremu bat da: hara, euritik, elurretik edo izotzetik datorren ura maldan behera ibai, aintzira, urtegi edo beste ur multzo berera isurtzen da. Ur multzo hori ibaia, aintzira (lurrazalekoa nahiz endorreikoa), urtegia, padura, itsasoa edo ozeanoa da. Arro hidrografikoan lurrazaleko urak baino ez dira kontuan hartzen; arro hidrologikoan, berriz, lurpeko urak ere biltzen dira. Elkarren ondoko bi arro edo gehiago bereizten dituen lerroa isurialdeen banalerroa da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.