Arro sedimentario

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Taklamakan basamortua, Txinako arro sedimentario zabala.

Arro sedimentarioa sedimentuen metaketa garrantzitsua da, lurgainaren higaduraren ondorio dena.

Arro sedimentario bati buruz hitz egiteko gutxienezko baldintzak dira 100 m sedimentu lodiera eta 10 km² eremua. Hala ere, hainbat kilometrotako lodiera eta milaka kilometro karratuko eremua oso ohikoak dira. Ebroren arroa, Molasseren arroa (Alpeen iparraldean), Senaren arroa, Gangesen arroa (Himalaiaren hegoaldean) dira adibideetako batzuk. Arro sedimentario baten eratzeak, sedimentu iturri indartsu bat behar du ezinbestean, baita sedimentuen metaketa ahalbidetzen duen toki bat ere.

Balizko sedimentu iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Erliebe topografiko garrantzitsua, higadura mekanismo eraginkor bati eta arroranzko garraio prozesu bati lotuta, arroaren eraketa ahalbidetzen dute
  • Jatorri biologikoa duen kaltzio karbonato ekarpen garrantzitsu eta handi bat. Klima epeletan, koral arrezifeak, adibidez.

Gainera, arroaren hazkuntza, oso lagundua da lurrazalaren hondoraketarekin. Honek, sedimentua metatzeko toki gehiago ematen du.

Arro motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mendiaurreko arro sedimentarioak. Orogeno konpresiboen ondoan eta lurreko litosfera, talka tektonikoan pilatutako harkaitzen pisupean flexionaturik eratuta daudenak dira. Gangesen arroa, adibidez.
  • Bazterreko arro sedimentarioak. Kontinenteen ertzetan eraturikoak, orokorrean, garrantzi handiko ibaien ahoan. Niloren delta, adibidez
  • Arro sedimentario hedakorrak. Lurrazala hedatua eta mehardua izan den tokietan eratutakoak. Rhinen Gravena, adibidez
  • "Pull-apart" arro sedimentarioak. Urradura tektonikoko tokietan eratutakoak. Itsaso Hila adibidez.
  • Arro sedimentario karbonatatuak. Jatorri biologikoa duen kaltzio karbonatoaren metaketak eraturikoak. Kariberen arroa, adibidez.

Garrantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arro sedimentarioen gizarte garrantzia, hauetan, hidrokarburoen heltzerako baldintza egokiak gertatzen direla da.

Zientziaren ikuspuntutik, garrantzirik nabarmenena, betegarri sedimentarioaren adinak eta egiturak, deformazio tektoniko eta beste prozesu geologiko batzuen gertaera erregistrorik hoberenak direla da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]