Arroitz
|
Arroitz |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Arróniz | ||
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Lizarrako merindadea Lizarrerria |
||
| Alkatea | Ángel Moleón Segura (PSN) | ||
| Herritarra | arroiztar | ||
| Koordenatuak | 42°35′20″N 2°5′28″W / 42.58889°N 2.09111°WKoordenatuak: 42°35′20″N 2°5′28″W / 42.58889°N 2.09111°W | ||
| Eremua | 55,19 km2 | ||
| Garaiera | 546 m | ||
| Distantzia | 58 km Iruñera | ||
| Posta kodea | 31243 |
||
| Biztanleria | 1.124 bizt (2011) | ||
| Dentsitatea | 20,37 bizt/km² | ||
| www.arroniz.org http://www.arroniz.org/ www.arroniz.org | |||
Arroitz[1] Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 1.135 biztanle zituen 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 58 kilometrora dago.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta kokapena
Herria Nafarroa mendebaldean kokatzen da, N-111 errepidean Lizarra-Viana norabidean, Lizarratik 16 kilometrora.
Arroitzek Lukinekin egiten du muga iparraldean, Arellanorekin ekialdean, Barbarinekin mendebaldean, eta Sesmarekin hegoaldean.
[aldatu] Klima eta landaredia
Klima meditetarraneo-kontinental motakoa da, uda bero eta negu hotzekoa. Urteko batez besteko tenperatura aldatzen da altueraren arabera, 8 eta 13 gradu artekoa. Prezipitazioak 500 eta 600mm bitartekoak dira, eta urteroko egun euritsuak 60 dira herrigunean eta 80 edo gehiago udalerriko gunerik menditsuenetan.
Jatorrizko landarediaren arrasto gutxi geratzen dira gaur egun, arte, ametz eta pinu basatiren bat. Ikatza lortzeko eta nekazaritzarako lurren beharrizana dela eta, baso asko moztu dituzte historian zehar. Birlandatutako pinuek hiru hektareako azalera baino ez dute hartzen.
[aldatu] Estazio meteorologikoa
Arroitzen, itsasoaren mailatik 572 metrora, Nafarroako gobernuak 1972an jarritako estazio meteorologikoa dago.[2]
[aldatu] Historia
Arroitzi buruzko lehen dokumentua XI. mendekoa da eta Erdi Arotik XIX. mendera herria jaurerri izan zen. XIV. mendearen hasieran, Nafarroako koroak herriaren gaineko jabetza berreskuratu eta 1397an Carlos III.a erregeak Beaumonteko Carlosi eman zion herriaren gaineko zergak kobratzeko eskubidea. 1348an Izurri Beltza eta Gaztelaren aurkako gerrak zirela eta eta, hildako ugari izan ziren eta herria hutsik geratu zen. 1553tik aurrera Arroitz Leringo konderriaren barnean sartu zen, eta 1647tik aurrera Solanako Doneztebe harana osatu zuen.
1828an haranetik banatzen saiatu zen baina ez zuen 1845. urtera arte lortu, Nafarroako erreforma administratiboa burutu eta jaurerriak bertan behera geratzean.
[aldatu] Azpiegiturak
2003an elektrizitatearen Espainiako kudeatzaile publikoa den Red Eléctricak Castejón eta Gasteiz artean 400.000 volteko goi-tentsio linea bat eraikitzeko proiektua proposatu zuen. Proiektu horren arabera, 46 metroko goi-tentsio dorreak eraikiko ziren Lizarraldeko hainbat udalerri zeharkatuz. [3]. 2008an proiektuaren aurkako talde bat sortu zen, eta 2010eko urtarrilaren 31n proiektuaren inguruko bozketa antolatu zen Arabako bost eta Nafarroako hogei herritan. Ezezko botoak %98,9 izan ziren[4].
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1.700 | 1.742 | 1.941 | 1.898 | 1.995 | 2.100 | 2.187 | 1.942 | 1.570 | 1.340 | 1.234 | 1.130 | 1.147 |
2008ko erroldaren arabera, hamazazpi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,50 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
[aldatu] Ondarea
[aldatu] San Salvador eliza
San Salvador eliza, XIII. mendekoa. Elizaren jatorria Erdi Arokoa da, eta gaur egungo eraikina XVI. mendean berreraikitako eliza gotikoa da, ondorengo mendeetan eliza zaharberritu eta handitu egin zen. Eraikinak hiru zatitan banaturiko nabe bakarra dauka, kapera bana aldarearen bi alboetan, gurutzadura, eta poligono itxurako aurrealdea.
Nabearen sabaia gurutzadurazko gangaz estalirik dago. Sakristiak (XVIII. mendean eraikia), oinarri laukizuzena dauka eta kanoi erdiko gangaz eginiko estaldura. Kanpoaldean, XIX. mendean eraikitako dorrea eta harlanduzko hormak nabarmentzen dira. Dorrea eta aurreko portada estilo neoklasikokoak dira.
Errataula nagusia XVII. mendearen hasieran egin eta XVIII. mendean birmoldaturiko erretaula barroko-goiztiarra da. Bertan, Kristoren pasioa eta Jasokundea eta Sortzez garbiaren irudiak daude.
[aldatu] Mendiako Andre Mariaren basilika
XVII. mendean eraiki eta ondorengo mendeetan estilo neoklasikoaren ezaugarriak jarraituta birmoldatu zen. Laukizuzen itxurako bost zatitan banaturiko nabe bakarra dauka eta gangaz eginiko estaldura. Elizaren kanpoaldeko hormak, harlanduz eginak dira, eta sarreran, Ama Birjina eta umearen irudia dago.
Presbiterioan, burdin hesi batek itxirik, XVII. mende amaierako erretaula barrokoa dago, Mendiako Ama Birjinaren XIII. mendeko egurrezko irudia duena. Irudia, XVI. mendean birmoldatu zen, ezaugarri barroko batzuk gehituz.
[aldatu] Baselizak
Arroitz udalerrian San Pedro, Santa Zezilia, eta Mahastietako Andre Maria baselizak daude. San Pedro baseliza XVI. mendean eraiki eta garai barrokoan birmoldatu zen. Santa Zezilia baselizaren jatorria Erdi Arokoa den arren, gaur egungo eraikuntza barrokoa da. Mahastietako Andre Mariaren baseliza 1712an eraiki zen eta gaur egun eraikuntzaren arrastoak baino ez dira gorde.
[aldatu] Politika
[aldatu] Alkateak
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | ||
| 2007-2011 | Rubén Osés Martínez | Mendia |
| 2011-2015 | Ángel Moleón Segura | PSN |
[aldatu] Udal hauteskundeak
2007an Arroizko alkate Rubén Osés Martínez atera zen, Mendia elkarte independentearen (3 zinegotzi) izenean. Baliogabeko botoak 32 izan ziren (emandako guztien %4,27) eta 22 boto zuri izan ziren (botoen %3,07). Abstentzioa %26,42koa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| Agrupación Independiente Mendia | 209 | 3 |
| Agrupación Electoral por la Participación | 196 | 3 |
| PSN | 162 | 2 |
| Arroniz Berria | 128 | 1 |
2011n bestelako akordioak egiteko aukera bazegoen ere, bozkatuena izan zen PSNren zerrendako Antonio Ángel Moleón Segura (independente etiketaduna) izendatu zuten alkate[5]. Beste hiru zerrendak ere ordezkaritza lortu zuten.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| PSN | 230 | 3 |
| Agrupación Electoral por la Participación | 203 | 3 |
| Arroniz Berria | 153 | 2 |
| PP | 60 | 1 |
[aldatu] Udaletxea
Udaletxea herriko plaza nagusian dago, Foruen Plazan. XVIII. mendean egindako eraikin barrokoa da, eta eraiki eta mende bat geroago, etxebizitza moduan erabilitako eraikuntza berria altxatu zen udaletxearen egiturari atxikita. Fatxada nagusian, egurrezko egitura batez osatutako ataria dago. XX. menderen amaieran, eraikuntza eraberritzeko proiektua burutu zen Nafarroako gobernuaren laguntzari esker, lanek 31,7 milioi pezetako aurrekontua izan zuten. Udala alkateak eta zortzi zinegotzik osatzen dute.
- HELBIDEA: Foruen Plaza, 1
[aldatu] Euskara
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Arroitz eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %2,34k zekien euskaraz hitz egiten.
[aldatu] Jaiak eta ospakizunak
Arroizko herriko-jaiak iraileko lehen asteburuan ospatzen dira Mendiako Ama Birjinaren omenez. Otsailean, bestalde Agate Deunaren eguna eta "Txigorkiaren eguna" ospatzen dira.
Lizarrako merindadeko herri askok bezala, Arroitzek nekazarien patroia den San Isidroren eguna ospatzen du maiatzaren 15ean, "Udaberriko jaiekin" batera.
[aldatu] Azpiegitura eta garraioak
Lizarrerriko autobus zerbitzua (Tierra Estella Bus deritzona) honako lineek eskaintzen dute Arroitzen:
| Línea | Ibilbidea | Ordutegia | Maiztasuna | Oharrak |
|---|---|---|---|---|
| Garcia Orkoien Ospitalea - Iratxe - Arroitz | 07:30 - 20:45 | 4 zerbitzu eguneko |
[aldatu] Zerbitzuak
Arroitz "Allo, Arellano, Arronitz, Deikaztelu eta Leringo Oinarrizko Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko" kidea da.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia — Euskal onomastika datutegia
- ↑ Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
- ↑ http://sites.google.com/site/nolineadealtatension/Home/RATplanoAldizk.pdf?attredirects=0
- ↑ http://www.elcorreo.com/vizcaya/20100201/alava/votantes-rechaza-linea-alta-20100201.html El Correo Español egunkariaren webgunea
- ↑ Ángel Moleón (PSN) logra la alcaldía como lista más votada, Diario de Navarra, 2011ko ekainaren 12a.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Webgune ofiziala.
- (Gaztelaniaz) Arroitzi buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- (Gaztelaniaz) Webgune pribatua.
- Allorako errepidea Arroitz parean Google Street View-n.