Arrontegi Zubia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Arrontegi zubia
Arrontegi zubia
Arrontegi zubiaren aireko ikuspegia.

Lerroak 8
Zeharkatzen du Bilboko itsasadarra
Non Barakaldo, Bizkaia
Diseinatzailea José A.Torroja
Materiala hormigoia
Luzera osoa 640
Altuera 41,63
Eraikitzen amaitu zen urtea 1977
Irekitze-data 1983ko maiatza
Bidesaria Ez

Arrontegi Zubia Barakaldo eta Erandio lotzen dituen zubi erraldoia da. Trafikoa bideratzen du Getxo, Uribe Kosta eta Txorierrirantz. Itsasoraino gune metropolitarreko bi aldeak batzen dituen bidesaririk ez duen azken zubia da, eta berrogeita hamar metroko altuera dauka.

José A.Torroja arkitektoak diseinatuta, 1970eko hamarkadan eraiki zuten. 1977an eraikitze obrak amaitu zirenetik urte batzuez erabili gabe egon zen, erabiltzen hasi zen arte. 1983ko maiatzean zabaldu zuten. Guztira lau bide dauzka norabide bakoitzeko. Norabide bakoitza zubi batean banatuta dago, beraz zuzenagoa litzateke Arrontegiko zubiak deitzea, bi zubiz osaturik dagoenez. Itsasgoraren maila gorenetik ia 42 metrora dago zubia.

2008an egindako erreformei esker, egunero 135.000 ibilgailuk zeharkatua da[1].

Iruditegia [aldatu]

Erreferentziak [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Arrontegi Zubia