Arrosa Limakoa
Claudio Coelloren margolana (ca. 1684), Museo del Prado. |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Jaio | 1586 | |
| Lima (Peruko erregeordetza, Espainiako Inperioa) | ||
| Hil | 1617 | |
| Lima (Peruko erregeordetza, Espainiako Inperioa) | ||
Arrosa Limakoa[1], jaiotzeko izenez Isabel Flores de Oliva, (Lima, 1586 - 1617) Peruko mistikoa eta santu katolikoa izan zen. Kreolea zen, eta Arrosa izenaz deitu zioten txikitandik (jaiotzaz Isabel baitzen), bere edertasuna zela-eta. Dohain mistiko nabarmenak erakutsi omen zituen gaztetandik; betiko garbitasunezko botoa egin zuen, eta Santa Katalina Sienakoa hartu zuen eredutzat. Domingotar hirugarrendarraren ordenako lekaime egin zen Limako Domingo Santuaren elizan (1606), eta etxetik atera gabe bizi izan zen, otoitzari eta etxeko lanei emana. 1668an dohatsu egin zuten eta Klemente X.ak kanonizatu ondoren (1671), Limako, Amerikako, Filipinetako eta Ekialdeko Indietako zaindari izendatu zuen. Ameriketan kanonizatutako lehen santua izan zen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindiaren 66. araua: Santutegiko izen ohikoenak