Arrotza
Wikipedia(e)tik
Arrotza (jatorrizko izenburua: L'Étranger) Albert Camus frantziar idazlearen eleberria da, 1942an argitaratua. Bi aldiz euskaratu da: Xabier Galarretak 2000. urtean[1] eta Jose Mari Agirrek 1970ean.[1]
Pertsonaia nagusia, Meursault jauna, gizaki axolagabea da. Behin, hilketa bat egiten du eta, errugabea sentituarren, ez du protestarik egiten, ezta damutzen ere. Denaren aurrean guztiz pasibo aritzen da. Arrotza da bere inguruan dagoen guztiarekiko.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ a b «Albert Camus», Euskarari Ekarriak webgunean.