Arroxela

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Arroxela

Poitou-Charentes
Arroxelako portu zaharreko bi dorreak ilunabarrean.
Arroxelako portu zaharreko bi dorreak ilunabarrean.

Arroxelako armarria

Izen ofiziala La Rochelle
Estatua
Eskualdea
Departamendua
Barrutia
 Frantzia
Poitou-Charentes
Charente-Maritime (17)
Arroxela (burua)
Alkatea Maxime Bono (PS)
(2001-2008)
Herritarra arroxelar
Koordenatuak 46°9′37″N 1°9′0″W / 46.16028°N 1.15000°W / 46.16028; -1.15000Koordenatuak: 46°9′37″N 1°9′0″W / 46.16028°N 1.15000°W / 46.16028; -1.15000
Arroxela non dagoen adierazten duen Frantzia-ko/-go/-eko mapa
Arroxela
Eremua 28,43 km2
Posta kodea 17000
Biztanleria 74.707 bizt. (2009)
Dentsitatea 2.627,75 bizt./km²
Sorrera XI. mende inguru
Aglomerazioa Arroxela
INSEE kodea 17300
http://www.larochelle.fr

Arroxela[1] (frantsesez La Rochelle) Itsas Charente (17) departamenduko hiriburua da, Ozeano Atlantikoaren ertzean dagoena. Frantzia mailan arrantzari dagokionez Arroxelako portuak garrantzi handia du.

Joanes Leizarragak hiri honetan argitaratu zuen Testamentu Berria 1571ean, euskarazko lehen Biblia.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

X. mendean lehenbizi agirietan agertu zenean herrixkak Rochella (gaskoizko Roche- haitz- hitzaren txikigarria) zuen izena. XI. mendean hiri-gutun (charte de commune) lortu zuen.

Ré uhartetik gertu bere kokapen estrategikoari esker, Euskal Herria eta Bretainia arteko portu nagusi bilakatu zen eta Ingalaterra eta Hansarekin merkataritza-harreman estuak landu zituen. Ehun Urteko Gerran ingelesen eskuetan izan zen 1372an, Arroxelako guduan Gaztelak ingelesak menderatu arte.

Merkataritza-harremanak eta Parisetik urrun egoteak erreforma bultzatu zuen hirian eta protestanteen hiriburu bilakatu zen[2]. 1571n bertan babestu ziren higanotak Joana III.a Nafarroakoak zuzenduak. Karlos IX.a Frantziakoak autonomia hau bukatzeko asmoz, hiria setiatu zuen baina ingelesen laguntzari esker hiria eustea lortu zuen.

XVIII. mendearen hasieran, biztanleriaren % 90a protestante zen eta ardo, gatz, bakailao eta Kanadatik zetozen larruen salerosketez bizi zen. Baina Richelieu kardinalak eta Luis XIII.a Frantziakoak ezin egoera mantendu eta hiria berriro setiatu zuten. Setio gogor honen ostean hiriak bere eskubideak eta biztanleriaren % 20a galdu zituen. Katolizismora aldatu (dragonnades) nahi ez zutenek erbesteratzea erabaki eta iheslariek New Rochelle sortu zuten Ameriketako Estatu Batuetan[3].

XVIII. mendean merkataritza berpiztu eta esklabotza, azukre, kafe eta anilei esker oparotasun-garaiak itzuli ziren.

Bigarren Mundu Gerran, alemaniar kriegsmarinek portuaren garrantzi estrategikoaz ohartu eta itsaspekoentzat base handia eraiki zuen. Berriro setiatua, hiria Paris baino bederatzi hilabete beranduago errenditu zen. Askatua izateko Frantziako azken hiria izan zen[4].

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arroxelako auzoak[5]
Auzoa Biztanleria Dendak Industriak Elkarteak
Centre-ville 10.827 1.400 88 137
Fetilly - Bel air - La Trompette 5.354 71 15 35
La Genette 4.341 244 20 17
Lafond - Prieuré - Beauregard 6.131 59 10 26
Laleu - La Pallice - La Rossignolette - Vaugouin 6.942 254 95 31
Les Minimes 6.137 275 59 23
Mireuil - Saint-Maurice 15.091 111 9 50
Port-Neuf 5.290 40 4 25
Saint-Éloi 4.772 121 37 20
Tasdon - Bongraine 5.684 59 14 18
Villeneuve-les-Salines - Petit Marseille 9.486 64 12 38
Guztira 80.055 2.698 363 420

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Arroxela)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.5 9.9 12.1 14.7 17.9 21.3 23.8 23.5 21.8 18.0 12.6 9.2 16.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.9 6.9 8.7 11.1 14.3 17.5 19.8 19.6 17.8 14.2 9.4 6.6 12.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 3.4 4.0 5.4 7.4 10.7 13.7 15.8 15.7 13.7 10.5 6.3 3.9 9.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 82.5 66.1 57.0 52.7 61.1 42.9 35.1 46.4 56.5 81.6 91.8 81.8 755.3
Eguzki orduak 84 111 174 212 239 272 305 277 218 167 107 85 2250
Iturria: Weatherbase [6]

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera 1821-2008
1821 1831 1836 1841 1846 1851 1856 1861
12.327 14.629 14.857 16.720 17.465 16.507 16.175 18.904
1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896 1901
18.710 19.506 19.583 22.464 23.829 26.808 28.376 31.559
1906 1911 1921 1926 1931 1936 1945 1954
33.858 36.371 39.770 41.521 45.043 47.737 48.923 58.799
1962 1968 1975 1982 1990 1999 2006 2008
66.590 73.347 75.367 75.840 71.094 76.584 77.196 75.822
2009
74.707
1858an, Saint-Maurice eta Cognehorseko zati bat hartu zituen barne. 1880an Laleu .

Ikustekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Portu-zaharra (Vieux-Port), bere Erdi Aroko dorre zaintzaileekin.
  • Grosse Horloge atea.
  • Pizkundetar udaletxea.
  • Frank Delmas lorategia.
  • Bout du Monde (munduko amaiera) itsasargia.

Arroxelar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri eta hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arroxelak honako hiri senidetuak ditu[7]:

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   36. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0036.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-9-24 .
  2.   Knecht, Robert Jean, The rise and fall of Renaissance France, 1483–1610, 355. orrialdea, http://books.google.com/books?id=nuyx5E_wp7QC&pg=PA355 .
  3.   Kamil, Neil (2004), Fortress of the soul: violence, metaphysics, and material life, 584. orrialdea, http://books.google.com/books?id=ekSkZXXjVWUC&pg=RA1-PA584 .
  4.   Philippe Barbour, Dana Facaros, Michael Pauls, France, 356. orrialdea, http://books.google.com/books?id=vg5rGDiCXmQC&pg=RA1-PA356 .
  5. Iturriak : ville-larochelle.fr, INSEE 2004 eta CCI 1998.
  6.   Weatherbase (2011), Weatherbase: Weather for La Rochelle, France, http://www.weatherbase.com/weather/weather.php3?s=051370&refer=&units=us .
  7.   www.ville-larochelle.fr, La Rochelle: Twin towns, http://www.ville-larochelle.fr/en/decouvrir-la-ville/villes-jumelles.html .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arroxela Aldatu lotura Wikidatan