Arsène Darmesteter
Wikipedia(e)tik
Arsène Darmesteter (Château-Salins, Frantzia, 1846ko urtarrilaren 5a - Maisons-Laffitte, Paris, Frantzia, 1888ko azaroaren 16a) hizkuntzalari frantsesa izan zen.
Biografia [aldatu]
Frantses morfologian espezializatua. Sorbonako irakaslea izan zen.
Obra nagusiak hauek dira: Traité de la formation des mots composés dans la langue française (1873) eta Vie des mots étudiés dans leurs significations (1887). Dictionnaire général de la langue française hiztegian egin zuen lan, Adolphe Hatzfeld hiztegigilearekin batera.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
