Arsenic and Old Lace (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:40, 22 urtarrila 2016

Arsenic and Old Lace (euskaraz literalki Arsenikoa eta Parpail Zaharra, Hego Euskal Herrian gaztelaniaz Arsenikoa, gupidaz) 1944ean Frank Capra estatubatuar zinema zuzendariaren komedia filma bat da. 1941eko Joseph Kesselring antzerkigilearen Arsenic and Old Lace antzezlanean oinarritua dago. Cary Grant, Peter Lorre, Priscilla Lane, Jack Carson, James Gleason eta Josephine Hull aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Mortimer Brewsterrek (Cary Grant) haurra zenetik hezi duten Abby eta Martha izebei (Josephine Hull eta Jean Adair) laisterrera Harper (Grant Mitchell) erreberendoaren alabarekin (Priscilla Lane) ezkonduko dela iragarri die. Haiekin batera Mortimerren anaia Teddy (John Alexander) ere bizi da. Baina bapatean, lehio gaineko kutxa baten barnean agure baten gorpu bat topatuko dute. Bi izebek euren hilketaren ardura naturaltasun osoz aitortu eta xalotsun osoz adineko gizon ezkogabe eta bakartiak erailtzeko zaletasun dutela ere aipatuko diote...

Aktoreak

Kanpo loturak