Arsinoe I.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Arsinoe I.a (K. a. 308-K. a. 247), Egiptoko erregina izan zen K. a. 285etik K. a. 274 arte.

Lisimako Traziakoa eta honen lehen emazte zen Nicaearen alaba zen. K. a. 285ean, Ptolomeo II.a Filadelfo Egiptoko faraoiarekin ezkondu zen, Trazia eta Egiptoren Siriako diadoko zen Seleuko I.a Nikatorren aurkako aliantzaren zati gisa. Ptolomeorekin, hiru seme-alaba izan zituen: Ptolomeo III.a Evergetes, Lisimako eta Berenize Syra.

K. a. 279an bere amaordea eta bere senarraren arreba zen Arsinoe II.a heldu zenean, bere erregealdiaren amaia izan zen, Traziako erregina oihak, Ptolomeo II.aren aurka azpijokoan ibiltzea leporatu baitzion, nork arbuiatu egin zuen, eta bere arrebarekin ezkondu zen, Egiptoko errege tradizioa jarraituz, eta Filadelfo (bere anaien laguna) ezizena jaso zuen. Une horretatik aurrera, Ptolomeo III.a, ofizialki, Arsinoe II.aren semetzat hartu zen.

Arbuiatua, Arsinoe Koptosera joan zen, Wadi Hammamatetik gertu zegoen Goi Egiptoko hiri bat, K. a. 247an hil zen arte bertan bizi izan zelarik. Bere izena daraman estela bat aurkitu da, non erregearen emazte deitzen zaion, baina bere izena ez dago kartutxo batean jarria, erreginekin egin izan ohi zen bezala.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arsinoe I.a Aldatu lotura Wikidatan