Arsinoe III.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Arsinoe III.a

Arsinoe III.a, Juniano Justinok Euridize deitzen duena, eta, Tito Liviok Kleopatra (K. a. 246 edo K. a. 245-K. a. 204), Egiptoko erregina izan zen K. a. 220tik hil zen arte.

Ptolomeo III.a Evergetes eta Berenize II.a Egiptokoaren alaba eta Ptolomeo IV.a Filopator, bere anaiaren emaztea zen, bertako ohituren arabera. Ptolomeo IV.arekin, Ptolomeo V.a Epifanes izan zuen, euren oinordekoa izan zena.

Bere senarrarekin batera gobernatu zuen hamasei urtez, berarekin, Rafiak Antioko III.a Handiaren aurkako garaipena ikusiz, K. a. 217an. Baina oso eragingarria zen Ptolomeo IV.ak, Sosibioren azpijokoei kasu egin, eta, Filamoni, Arsinoe hiltzeko agindu zion.

Arsinoeren lagunek, honen heriotza mendekatu zuten, handik gutxira Ptolomeo IV.a hil ondoren, Filamonen etxean sartu eta, gainontzeko familiarekin batera hilez.

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Arsinoe III.a
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak