Art Tatum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Art Tatum

Art Tatum (Toledo, Ohio, 1909ko urriaren 13a - Los Angeles, Kalifornia, 1956ko azaroaren 5a) Estatu Batuetako jazz-pianista eta musikagilea izan zen. Jazz-pianista bikain eta miragarrienetako bat izan zen. 1928. urtean egin zuen aurkezpena irratian Speedy Webb-en orkestrarekin, eta geroago, McKinney's Cotton Pickers-ekin (1931), eta Adelaide Hallekin (1932). 1935-1937 urteetan talde txikietan lan egin zuen New Yorkeko eta Chicagoko kabaretetan, eta 1938. urtean Londresen. 1943. urtean hirukote bat sortu zuen S. Stewart eta T. Grimes-ekin batera. Disko asko grabatu zituen eta ospetsu bihurtu zen mundu osoan. Eragina izan zuen jazz-pianistengan (Bud Powell, Lennie Tristano eta Oscar Peterson), baita jazz-musikari ospetsuengan ere.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Art Tatum Aldatu lotura Wikidatan