Artaban IV.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artaban IV.aren txanpona

Artaban IV.a (163-227) Partiar Inperioko arsazidar dinastiako azken erregea izan zen, Pertsian ohikoa zen bezala, Shahanshah bezala titulatua.

Vologeso V.aren semea zen, honen oinordeko izan zelarik Partiako tronuan 213an bere anaia Vologeso VI.aren aurka borrokatu ondoren. Bere ama, Kujisuni izenekoa, Kaukasoko Iberiako printzesa bat zen.

Erromatar Inperioari aurre egin zion, Karakala eta Makrino enperadoreen tropen aurka garaipena lortuz. Baina, 224an, egungo Iran den Fars probintziako gobernaria zen Ardashir I.a partiar boterearen aurka matxinatu zen, eta Hormizdaganeko guduan garaitu zuen, lurralde hartan larehun urte baino gehiagoz erreinatu zuen Inperioari amaiera emanez eta Sasaniar Inperioa sortuz. Artavasdes izeneko usurpatzaile bat partiarren erregealdia jarraitzen saiatu zen, baina, handik urte bete ingurura hil zen.

Tradizioak dioenez, Ziyanak izeneko bere alaba bat Ardashir I.arekin ezkondu zen, sasaniar dinastia berria legitimatuz.


Aurrekoa
Vologeso V.a
Partiako Erregeen Erregea (Shahanshah)
213-227
Ondorengoa
Ardashir I.a
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Artaban IV.a Aldatu lotura Wikidatan