Arte (zuhaitza)

Wikipedia(e)tik
Artadi» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Artea
Hiru hanka artea Mendazan (Nafarroa)
Hiru hanka artea Mendazan (Nafarroa)


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Klasea: Magnoliopsida
Ordena: Fagales
Familia: Pagazeoak
Generoa: Quercus
Espeziea: Quercus ilex
Quercus ilex

Artea (Quercus ilex) zuhaitz mota bat da.

Kantauri aldean arteak nagusi dira, baina zati batzuetan soilik. Halere, artadiak ugariak dira. Oro har, leku lehorretan hazten dira, kareharri eta kosta inguruan. Oinaldeko plaketan eta muinoen azpialdean izaten dira.

Erdi mailako garaiera du. Enbor gogorra eta azal beltza eta zartatua ditu. Adaburua zabala du. Hosto erorkorrak ditu, berde ilunak goitik eta gris antzekoak azpitik. Gehienetan lantza itxura duten arren, asko aldatzen da batetik bestera. Gazteek arantzadun ingurua izaten dute, baina hori ere aldakorra izaten da.

Eduki-taula

Ezaugarraik [aldatu]

Hosto iraunkorreko zuhaitza da, eta 20 m garai izan daiteke.

Zurtoina – Azala [aldatu]

Zurtoinaren azala marroi iluna eta zartatua da.

Hostoak [aldatu]

Bakunak, txandakatuak, obalak eta horzdunak dira hostoak; larrukarak eta distiratsuak dira gainaldetik, eta argiagoak eta ile ugarikoak, berriz, azpialdetik.

Fruituak [aldatu]

Artearen fruituak, ezkurrak, udazkenean heltzen dira.

Habitata [aldatu]

Mediterraneoko zuhaitz tipikoa da. Euskal Herrian autoktonoa da, eta klima mediterraneoa duten aldeetan aurkitzen da.

Erabilera [aldatu]

Egurra eta ikatza egiteko erabiltzen zen artea Euskal Herrian. Lurzorua sortzeko eta babesteko balio du. Babeslekua eta janaria ematen die hainbat animaliari.

Mitologia [aldatu]

Sakontzeko, irakurri: Arteh

Zuhaitz sakratutzat hartzen da artea hainbat tradiziotan, euskal mitologian barne. Sendotasunaren eta bizitza luzearen sinboloa da: 1.000 urte baino gehiago bizi daiteke.

Ikus, gainera [aldatu]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Arte (zuhaitza)