Arte (zuhaitza)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arte (zuhaitza)
Hiru hanka artea Mendazan (Nafarroa)
Irudi gehiago
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFagales
FamiliaFagaceae
GeneroaQuercus
Espeziea Quercus ilex
Banaketa mapa
Subespezieen banaketa: Quercus ilex ilex (berdez), Quercus ilex rotundifolia (arrosaz).
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakartearen zur
Quercus ilex

Artea (Quercus ilex) zuhaitz mota bat da.

Kantauri aldean arteak nagusi dira, baina zati batzuetan soilik. Halere, artadiak ugariak dira. Oro har, leku lehorretan hazten dira, kareharri eta kosta inguruan. Oinaldeko plaketan eta muinoen azpialdean izaten dira.

Erdi mailako garaiera du. Enbor gogorra eta azal beltza eta zartatua ditu. Adaburua zabala du. Hosto iraunkorrak ditu, berde ilunak goitik eta gris antzekoak azpitik. Gehienetan lantza itxura duten arren, asko aldatzen da batetik bestera. Gazteek arantzadun ingurua izaten dute, baina hori ere aldakorra izaten da.

Ezaugarriak

Hosto iraunkorreko zuhaitza da, eta 20 m garai izan daiteke.

Zurtoina – Azala

Zurtoinaren azala marroi iluna eta zartatua da.

Hostoak

Bakunak, txandakatuak, obalak eta horzdunak dira hostoak; larrukarak eta distiratsuak dira gainaldetik, eta argiagoak eta ile ugarikoak, berriz, azpialdetik.

Fruituak

Artearen fruituak, ezkurrak, udazkenean heltzen dira.

Habitata

Mediterraneoko zuhaitz tipikoa da. Euskal Herrian ere autoktonoa da eta klima mediterraneoa duten aldeetan aurkitzen da. Bestalde, arte arbolaz osatutako gunea artadia da.

Erabilera

Egurra eta ikatza egiteko erabiltzen zen artea Euskal Herrian. Lurzorua sortzeko eta babesteko balio du. Babeslekua eta janaria ematen die hainbat animaliari.

Mitologia

Sakontzeko, irakurri: «Arteh»

Zuhaitz sakratutzat hartzen da artea hainbat tradiziotan, euskal mitologian barne. Sendotasunaren eta bizitza luzearen sinboloa da: 1.000 urte baino gehiago bizi daiteke.

Ikus, gainera


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arte (zuhaitza)