Arte erromanikoa
Erromanikoa Europan XI. eta XII. mendeetan arkitektura, eskultura eta margolaritza arloetan garatu zuten estilo artistikoa da.
VIII. eta IX. mendeetan gertaturiko inbasioak bukatu ondoren herri inbaditzaileak kultura bereganatu zuten. Mende hauetan sentimendu erlijioso-izpiritual sakona zegoen. Bekatuen kontzientziak eta beldurrak asko markatu zuen gizartearen pentsamoldea. 1000en inguruan, munduaren amaiera gertatuko zelakoan bizi baitziren eta hori gainditu ostean Jainkoari eskerrak emateko joera zabaldu eta nagusitu zen eta honek eragin handia sortu zuen arte erromanikoan, Kristoren garaipena du helburu.
Erdi Aroko erromes-bide nagusietan zehar landu zuten bereziki, Tours, Limoges, Conques, Tolosa Okzitaniakoa eta Santiago de Compostelarako bideetan alegia. Santiagoko erromesaldiak Clunyko abadiak bultzatu zituen. Santiagora heltzeko hainbat bide zeuden baina garrantzatuena frantses bidea da. Eraikin garrantzitsuenak elizak eta monasterioak ziren. Erromanikoaren arkitektura oso inportantea zen, bere mende baitzeuden pintura eta eskultura.
Eduki-taula |
[aldatu] Arkitektura erromanikoa
Erromanikoa arte arkitektonikoa zen batez ere. Arkitektura gangaduna da, kanoi gangak eta zeharkako arkuak erabiltzen ditu. Azken honek gangaren bultzadak hartzen ditu eta pilarearen bidez lurrera eramaten ditu. Euste funtzioa du. Horrez gain, espazio karratuak estaltzeko ertz gangak erabiltzen zituzten, gurutzaduran, kupula bat erabiltzen zuten eta tronpen gainean jartzen zen.
Gangak harriz eginda daude eta alboko bultzada sortzen dituzte. Euskarriak barrualdean kokatzen ziren, pilare konposatuak gehien erabiltzen zuten pilareak ziren. Kolomak ere bazeuden. Kanpoaldean,hormak bao gutxi eramaten zituzten.
[aldatu] Eskultura eta pintura
Biak monumentuetakoak dira eta arkitekturaren menpean daude, eskultura batez ere, atarietan, kapiteletan gehienetan txaranbelduak izaten dira, erdi puntuko erradioz zentrokidez eraturik. Kapitelen dekorazioa motibo geometrikoa izan daiteke, landare-motiboak, animalia-motiboak edo historikoak.
Pinturan, horma pintatzen zuten "fresko" teknikarekin gehienetan. Kokagune inportanteenetan margotzen zuten, hau da, absideetan. Gai erlijiosoak dira eta helburu didaktikoa dute, erlijioa irakasteko gizarte analfabetoari. Gai biblikoak dira, sarri apokaliptikoak eta ebanjeliokoak. Pintura burugaina ere badago, baina ez da oso garrantzitsua.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Círculo Románico "Visigothic, Mozarab and Romanesque Art in Spain and Europe"
- (Ingelesez) Encyclopedia Britannica-n
- (Gaztelaniaz) Amigos del Románico
- (Frantsesez) Art Roman
- (Gaztelaniaz)(Frantsesez)(Ingelesez) Romanes
- (Gaztelaniaz) Dueroko ibarraren Erromanikoa
- (Gaztelaniaz) Nafarroako Erromanikoa
- (Gaztelaniaz) Palentziako Erromanikoa
- (Katalanez)(Gaztelaniaz)Kataluniako Erromanikoa