Arteen Akademia Inperiala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Akademiaren eraikina, 1764tik 1789 bitartean eraiki zen, Jean-Baptiste Vallin de la Mothe eta Alexander F. Kokorinoven diseinu batekin.
Bigarren galeria zaharra arteen akademian. 1836

Arteen Akademia Inperiala, ohi San Petersburgoko Arteen Akademia deitua, Ivan Shuvalov kondeak sortu zuen 1757an, Hiru arterik nobleenen akademia izenarekin.

Akademia, Shuvalov jauregian zegoen, Sadovaya kalean dagoena, 1764an, Katalin II.a Errusiakoa Handia enperatrizak Arteen Akademia Inperiala bezala berrizendatu zuen arte, eta bere lehen errektorea izan zen Alexandro Kokorinovi, instituzioarentzako egoitza berri bat aukeratzeko esan zion. 25 urte behar izan ziren Hermitage museoaren aurrean dagoen eraikin neoklasikoa eraikitzeko, Neva ibaiaren kontrako ertzean. Bere gelen luxuzko apainduraz, Konstantin Thon arduratu zen. Egiptotik ekarri behar izan ziren 3.000 urte baino gehiagoko antzinatasuna duten esfinge eta grifoekin portu bat ere eraiki zuen.

Ivan Betskoyk berrantolatu zuen Akademia, izatez, Errusiar Inperioan sorkuntza artistikoa erregulatu ahal izateko gobernu kabinet bat izatera pasa zena. Akademiak, indar handiz bultzatu zituen neoklasizismoaren printzipioak Mendebaldeko Europara bere ikaslerik aurreratuenak bidaliz, Italia eta Frantziako arte klasiko eta pizkundetarraren estiloa ikas zezaten. Akademiak, bazuen bere lan bilduma ere, aztertuak eta kopiatuak izateko.

Esfingeak eta grifoak portuan (1835).

XIX. mendearen erdialdean, irakasleen akademizismoa, Dominique Ingresen esapideek eragindakoa, gai errealistak margotzeko euren askatasuna aldarrikatzen zuten errusiar artisten belaunaldi batek desafiatu zuen. Mugimendu honek, errusieraz Peredvizhniki bezala ezaguna eta (Margolari) Ibiltariak esan nahi duena, Ivan Kramskoi buru zuelarik, publikoki hautsi zuen Akademiarekin, bere erakusketa propioak modu independentean antolatuz, Errusian zehar egin zutena, hiriz hiri. Hala ere, Ilya Repin, Mikhail Vrubel eta talde honetako beste kide batzuk, akademiako prestaketa, ahalmen artistikoak garatzeko ezinbesteko oinarria zela uste izaten jarraitu zuten.

1917ko Errusiar Iraultzaren ondoren, Akademiak, eraldaketa batzuk jasan zituen. "Arteen Errusiar Akademia" deitzera pasa zen 1933an, jarraian, 1947an, "SESBeko Arteen Akademia", eta, azkenik, berriz, 1991n, "Arteen Errusiar Akademia". Akademiaren egoitza, Moskun dago 1947tik. Orain, Shuvalov jauregiko eraikin historikoa, unibertsitatearen egoitza da, Ilya Repin San Petersburgoko margolaritza, eskultura eta arkitekturako Institutu akademikoa izen luzearekin, baina, arruntki, San Petersburgoko Arteen Akademia deitzen jarraitzen da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arteen Akademia Inperiala Aldatu lotura Wikidatan