Arthur Cayley

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Arthur Cayley.

Arthur Cayley (Richmond, Erresuma Batua, 1821ko abuztuaren 16a - Cambridge, 1895eko urtarrilaren 26a) matematikari Britainiarra. Erresuma Batuko matematika hutsaren eskola berriaren sortzailetariko bat izan zen.

Matematikagatik zuen lehentasunez gain, eleberrien irakurle amorratua ere bazen, pintatzea gogoko zuen, botanikaren eta orokorrean izadiaren zale amorratua zen, eta mendigoizalea.

Arthur Cayleyk talde kontzeptua asmatu zuen, eta determinanteen teoria ere formulatu zuen. Horrez gain, matrize kontzeptua azaltzea eta horren oinarrizko propietateak zehaztea lortu zuen.

1859an Royal Domina jaso zuen eta 1882an Copley Domina.

Historiaren hirugarren matematikaririk emankorrena da, Eulerrek eta Cauchyk baino ez gainditua, matematikaren arlo askotan ekarpenak egin zituen. Cayleyk "Collecterd Mathematica Papers of Cayley" bilduma idatzi zuen, zeinek 966 artikulu hamahiru liburuki handitan dituena.

Bere izena daramaten nozioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arthur Cayley Aldatu lotura Wikidatan