Arthur Guinness
Sir Arthur Guinness (Celbridge, Irlanda, 1725 - 1803) garagardogile garrantzitsu bat izan zen, Guinness Konpainiaren sortzailea, hasieran Arthur Guinness's St. James's Gate Brewery izena zuena.
Guinness-ek garagardo lantegi bat sortu zuen Leixlipen, Kildareko konderrian, 1755an. Bost urte geroago, fabrika bere anaiaren kargu utzi eta fabrika berrira joan zen, Dublingo St. James's Gate Brewery-era, 1759. urteko amaiera aldera.
1797 eta 1799 urteen bitartean negozioak zabalkunde nabaria izan zuen. Ordutik aurrera, soilik porter motako ekoizteari ekin zion, langile gisa Purser familiako kideak bakarrik erabiliz, lehendik ere lan eginak baitzeuden mota honetako garagardoarekin Londresen 1770. hamarkadan. Purser familia garagardotegiaren kideak edo sozioak bilakatu ziren XIX. mendearen zatirik handienean.
1803an Arthur Guinnes-en heriotzarekin batera, garagardoaren ekoizpena 20,000 kupeletakoa zen.
Ikusi [aldatu]
Kanpo Loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Sir Arthur Guinness-en biografia