Arthur Mitchell (dantzaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arthur Mitchell (dantzaria)

Bizitza
JaiotzaHarlem1934ko martxoaren 27a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
HeriotzaManhattan2018ko irailaren 19a (84 urte)
Heriotza modua: bihotz-gutxiegitasuna
Hezkuntza
HeziketaSchool of American Ballet (en) Itzuli
High School of Performing Arts (en) Itzuli
Fiorello H. LaGuardia High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkoreografoa eta ballet dantzaria
Jasotako sariak
KidetzaDance Theatre of Harlem (en) Itzuli

IMDB: nm0593138 IBDB: 89420
Musicbrainz: 21c0da9a-2f41-406a-8942-64f72d0674ec Edit the value on Wikidata

Arthur Mitchell (New York, AEB, 1934ko martxoaren 27aibidem, 2018ko irailaren 19a) estatubatuar dantzari, maisu, koreografo eta zuzendari artistikoa izan zen. Dantzari afroamerikarrez eratutako ballet klasikoko lehen konpainia handiaren sortzailea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dantza-ikasketak egin zituen New Yorkeko High School of Performing Arts eta School of American Ballet eskoletan. 1956an, George Balanchine koreografoaren New York City Balleten hasi zen lanean, eta beretzat bereziki prestatutako paper asko jokatu zituen, hala nola Puckena "Udako gau bateko ametsa" obran (1962).

1968an, bere bizitzako proiektua hasi zuen: Harlemgo Dance Theatre konpainia, baztertutako gazteak prestatzera bideratutako dantza klasikoko taldea. Karel Shook ballet-irakaslearekin batera, DTH izenaz ezagutzen den eskola eta konpainia sortu zuen. Konpainiaren errepertorioan, Balanchineren lanak ez ezik, XX. mendearen hasierako maisuen obrak eta egungo koreografo onenenak ere sartu ziren. 1995ean, Estatu Batuetako Arteen Domina eman zioten, dantzaren alde egindako lanaren sarigarri.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arthur Mitchell (dantzaria) Aldatu lotura Wikidatan