Arthur Young

Wikipedia, Entziklopedia askea
1=Arthur Young (1741-1820) british economist ang man of letters
Arthur Young

Arthur Young (Londres, 1741eko irailaren 11 - Londres, 1820ko apirilaren 20a) britainiar ekonomialaria izan zen. 1763an, landetxe bat jaso zuen herentziaz eta landetxe horretan jardun zuen lanean. Europan zehar bidaiatu zuen (Irlanda, Frantzia, Espainia, etab.), nekazaritza-teknika berriak ezagutzeko, herrialde haietako herritarren egoera ekonomikoa eta soziala aztertzen zuela. 1793an, Nekazaritza ministro izendatu zuten, eta Ingalaterrako konderrietako nekazaritzari buruzko ikerketak egin zituen ministro izan zen garaian. Industria-iraultzari buruz garrantzi handiko lanak idatzi zituen. Lan nagusiak: Nekazaritza esperimentaleko ikastaroa (1770); Britainiar inperioaren gaur egungo egoerari buruzko saiakera politikoak (1773); Politika aritmetikoa (1774). 1787-1789 urteetan Voyage en France liburua argitaratu zuen; liburu horretan garai artako Ipar Euskal Herriko ingurunearen egoera sozioekonomikoa deskribatu zuen.

Erreferentziak