Artiko
Artikoa Lurreko iparraldeko muturrean dagoen eskualdea da. Barnean Ozeano Artikoaz gain Kanada, Errusia, Groenlandia, Ameriketako Estatu Batuak, Norvegia, Suedia, Finlandia eta Islandiako zati batzuk ere ditu. Eskualdea izoztutako ozeanoaz eta zuhaitzik gabeko permafrostez osatuta dago. Eskualdeko hegoaldeko muga Zirkulu Polar Artikoa (66° 33'N) da, gutxi gorabehera gauerdiko eguzkiaren eta gau polarraren muga ere badena.
Politikoki, eskualde artikoak zortzi estatu artikoen iparraldeko eskualdeak ditu bere barnean, nahiz eta natura zientziek normalean azpiartikotzat jo. Bere ezaugarri klimatikoak direla eta, eskualdeko ekosistema berdingabea da Lurra osoan. Hala ere, klima aldaketaren eraginez egoera larrian egon (bankisa gero eta txikiagoa da, bertoko zooplankton eta fitoplankton, arrain eta ugaztunak urritzen ari dira, eta abar). Eskualdean bizi diren herri indigenak hotz latzara ohituta daude.
Ur artikoak [aldatu]
Lur artikoak [aldatu]
- Alaska (AEB)
- Aleutiar uharteak (AEB)
- Arkhangelsk oblasta (Errusia)
- Uhartedi Artikoa (Kanada)
- Diomedeak (Errusia/AEB)
- Finnmark (Norvegia)
- Frantzisko Josefen Lurraldea (Errusia)
- Groenlandia (Danimarka)
- Islandia
- Jan Mayen (Norvegia)
- Lappi (Finlandia)
- Lapland (Suedia)
- Siberia Berriko uharteak (Errusia)
- Nordland (Norvegia)
- Norrbotten (Suedia)
- Ipar-mendebaldeko lurraldeak (Kanada)
- Zembla Berria (Errusia)
- Nunavik (Quebec, Kanada)
- Nunavut (Kanada)
- Uhartedi Artikoa (Errusia)
- Sápmi (Norvegia, Suedia, Finlandia, Errusia)
- Severnaya Zemlya (Errusia)
- Siberia (Errusia)
- Svalbard (Norvegia)
- Troms (Norvegia)
- Yukon (Kanada)
- Wrangel uhartea (Errusia)