Artium Museoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artium Museoa
Museoaren aurrekaldea Irudi gehiago
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data2002ko apirilaren 26a
Webguneahttp://www.artium.org www.artium.org

Artium Museoa edo Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa Gasteizen dagoen arte garaikideko zentro-museoa da. 2002ko apirilaren 26an inauguratu zen, eraikinaren jabetza Arabako Foru Aldundiarena delarik. Eraikinaren diseinuaren egilea Jose Luis Caton arkitektoa da, Arabako Foru Aldundiko Arkitektura Zerbitzuko Proiektu Saileko zuzendaria.

Edonori zabalik dagoen liburutegi eta dokumentazio-zentro bat ere eskaintzen du.

Bilduma iraunkorrean hainbat artisten lanak daude erakusgai: Ana Laura Aláez, Txomin Badiola, Miquel Barceló, Joseph Beuys, Joan Brossa, Rafael Canogar, Juan Francisco Casas, Jacobo Castellano, Jake & Dinos Chapman, Eduardo Txillida, Salvador Dalí, Oscar Dominguez, Equipo Crónica, Alberto García Alix, Luis Gordillo, Eva Lootz, Manolo Millares, Joan Miró, Juan Muñoz, Jorge Oteiza, Pablo Palazuelo, Pablo Picasso, Antonio Saura, José Maria Sicilia, Antoni Tapies, Dario Urzai, Juan Uslé, Darío Villalba eta abarrenak.

Galeria

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Artium Museoa