Artoisko konderria
Wikipedia(e)tik
|
Artoisko konderria |
|||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1237 – 1659
Konderria |
|||||||
|
|
|||||||
Konderria 1477 inguru |
|||||||
| Sorrera | 1237ko ekainaren 7a | ||||||
| Pirinioetako Hitzarmena | 1659ko azaroaren 5a | ||||||
| Hiriburua | Arras | ||||||
| Hizkuntza(k) | Frantsesa | ||||||
|
|||||||
Artoisko konderria (nederlanderaz: graafschap Artesië, frantsesez: comté d'Artois) Erdi Aroko estatu feudala izan zen, 1384 eta 1477 artean Borgoinako dukeek aginduta eta 1493 eta 1659 artean Germaniako Erromatar Inperio Santuko estatua zena.
1237an Luis VIII.a Frantziakoak Roberto bere semearentzat eratutako konderria izan zen. Oinordetzaren bitartez, 1384an Borgoinako dukeek eskualdea agindupean izan zuten eta handik habsburgotarren eskuetara pasa zen. Hauek Germaniako Erromatar Inperio Santuko estatu bilakatu zuten 1659an Pirinioetako Hitzarmenaren bitartez Frantziako eskualde bilakatu arte.
| Artikulu hau Frantziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |