Artralgia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Artralgia (grezierazko αρθρω- arthro-, "artikulazioa", eta αλγος -algos, "mina", hots artikulazioetako mina) lesio, hantura eta erreumatikoak bezalako gaixotasunen (bereziki artritia eta artrosia) edo botikei izan dakiekeen alergiaren sintoma bat da.

Medical Subject Headingsen arabera, "artralgia" hitza soilik prozesu ez inflamatorio baten ondorio bada erabili behar da, eta artritis hitza inflamatorioa denean.

Diagnostikoa eta kausak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diagnostikorako medikuak gaixoarekin duen elkarrizketa eta miaketa fisiko bat egiten da. Artralgien kausa ezartzen saiatzerakoan, garrantzia elkarrizketa prozesuko klinikan jarri behar da. Gaixoari balizko kausetan sakontzea ahalbidetuko duten galderak egingo zaizkio.

Artralgien kausak oso ezberdinak dira mailari dagokionez, endekatze eta suntsitze prozesuetatik hasi (osteoartritia kasu) eta artikulazioa inguratzen duten ehunen inflamazioa eragin dezaketen kirol lesioetaraino (bursitia kasu). Hauek beste arrazoi batzuengatik ere ager daitezke, infekzio edo txertoen ondorioz esaterako.

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tratamendua jatorrizko kausa zehatzaren araberakoa izango da. Kalte handiak daudenerako artikulazioa aldatzeko kirurgia, disfuntzio immunoeskasia eragiten duten botikak immunologikoa egonez gero, antibiotikoak kausa infekziotsua bada eta tratamenduetarako medikazioen tartekatzea alergiaren bat agertuz gero izan daitezke. Tratamendu kiropraktikoak ere onurak izan ditzake sintomak leuntzeko.

Jatorrizko kausa tratatzen denean, mina maneiatzen jakitea oraindik garrantzitsua izan daiteke tratamenduan, eta bere intentsitatea aldatu egingo da artralgiaren kausa zehatzaren arabera. Luzaketa ariketak, salmenta libreko edo medikatutako analgesikoak eta sintoma horiek hobetzeko egokitzat jotzen diren beste tratamendu gehigarri batzuk ere gehi daitezke.