Artur Balder

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 16:59, 16 apirila 2015
Artur Balder
Artur Balder
Datu pertsonalak
Jaio 1974ko abuztuaren 14a (49 urte)
Alicante (Espainia)

Artur Balder (Alacant, 1974ko abuztuak 14) Ipar Amerikako[1][2] zinema-zuzendari eta idazlea da, jatorri espainiarrekoa.[3][4]

Biografia

Teutoburgoko saga fikzio militarreko liburuen segidagatik da ezaguna. Erromatar Inperioan dago girotuta, Germania Magnarekin mugan izandako gerretan. Testuingurua hauek osatzen dute: Teutoburgoko oihaneko gudua, Germaniaren bigarren inbasioak eta Julio-Claudia dinastiak horren ondoren egin zuen kanpaina luzeak. Oraingoz, segida horretako lau liburu argitaratu ditu. Arminio keruskotarra heroi germaniarrari zuzendutako fikziozko lan luzeena eta zabalena da.[5]

Beste liburu-segida bat ere idatzi du, Widukinden kronikak, Viduquindo duke saxoi erreboltaria eta bere aurkari Karlomagno dituena ardatz. Zinema-zuzendaria ere bada, eta Little Spain auzoari buruzko ikerketen arduraduna. Dokumental batzuk egin ditu, non New York hiriko espainiar etorkinen historia lehen aldiz kontatzen den.[6][7]

Arte garaikideari buruz egin zuen dokumentala, Ciria pronounced thiria izenekoa, 2013ko maiatzean estreinatu zen New Yorkeko MoMAn, Telefónica multinazionalaren babesaz, eta 2013ko azaroan Berlingo Martin Gropius Bau zentroan. [8][9][10][11]

Erreferentziak

  1. Gallegos en otra "Little Spain".. El Faro de Vigo (Noiz kontsultatua: 2002-12-12).
  2. Interview with Artur Balder, director of Little Spain.. El Faro de Vigo (Noiz kontsultatua: 2002-12-12).
  3. Nueva York tuvo su Little Spain.. El País (Noiz kontsultatua: 2002-12-12).
  4. Documentary Brings Manhattan's Little Spain to big screen.. The Herald Tribune (Noiz kontsultatua: 2002-12-12).
  5. Artur Balder triunfa en la narrativa infantil y debuta en la histórica Spain.. El País (Noiz kontsultatua: 2002-12-12).
  6. Little Spain florece en Nueva York. El País (Noiz kontsultatua: 2002-12-12).
  7. Rostros conocidos en Nueva York York. El País (Noiz kontsultatua: 2002-12-12).
  8. Little Spain florece en Nueva York. El País (Noiz kontsultatua: 2002-12-12).
  9. Estreno en el Martin Gropius Bau, Berlin.. El Confidencial (Noiz kontsultatua: 2002-12-12).
  10. Art Berlin. Art Berlin (Noiz kontsultatua: 2002-12-12).
  11. Rostros conocidos en Nueva York York. El País (Noiz kontsultatua: 2002-12-12).

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Artur Balder


Beste batzuk