Artur Mas

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 12:42, 18 urtarrila 2016

Txantiloi:Agintari infotaula Artur Mas i Gavarró (Bartzelona, 1956ko urtarrilaren 31 - ) politikari kataluniarra da. CDC alderdi politikoaren burua da eta Kataluniako Generalitateko presidentea.

2003 eta 2006ko Kataluniako Hauteskundeetan, CiU alderdiaren buru moduan aurkeztu zen, biak ala biak irabaziz. Hala eta guztiz ere, bigarrenean PSC, ERC eta ICVk sortutako hirukoteak lortu zuen gehiengo absolutua, Jose Montilla presidente bilakatuz. Azkenik, 2010ean hirugarren aldiz irabazi zuen, askoz tarte handiagoarekin, presidente bilakatzea ahalbidetuz.

Kataluniako Generalitateko lehen kontseilaria izan zen 2001ean hasi eta 2003 arte.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Artur Mas Aldatu lotura Wikidatan