Artur erregea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artur erregea 
Arturiar zikloa saileko pertsonaia
Artur erregea

Sexua Gizon
Ezkontidea Genobeba
Lanbidea Erregina
Adiskideak Mahai Biribileko Zaldunak

Artur erregea (galeseraz eta ingelesez: Arthur; bretainieraz: Arzhur) europar literaturako pertsonai nabarmena da, bereziki literatur ingeles eta frantsesean, hauetan errege ideala bezala agertzen da, bai gudan bai bake garaian. Zenbait Erdi Aroko testu berantiarren arabera, VI. mendearen hasieran Artur erregea Britainia saxoi inbaditzaileetatik defendatu zuen britoien buruzagia zen. Bere historia kondaira eta literaturaren tartean dago, kondaira oinarrituko zen Artur bezalako pertsonaiaren bat benetan izan ote zen oso gai eztabaidatua da oraindik gaur egun ere.

Arturri buruzko lehengo aipamenak zeltiar literaturan aurki ditzakegu, Y Gododdin bezalako galestar olerkietan. Pertsonai hau aurreneko aldiz agertzen den kontakizuna Geoffrey de Monmouthen Historia Regum Britanniae da, egile honek zehaztu zituelarik kondairaren ezaugarri nagusienak. Monmouth-ek Artur saxoiak garaitu zituen Bretainiako errege bezala aurkezten du, Britainiar Uharteetan inperio bat ezarriz. Bere kontakizunean pertsonai ezberdinak agertzen dira: Uther Pendragon, Arturen aita; Merlin bere azti kontseilaria, edo Exkalibur ezpata bezalako elementuak; Arturen jaiotza ere aipatzen da Tintagelen, bai eta Arturren azken guda Mordreden aurka, Camlanngo guduan eta bere ondorengo erretiroa Avalon uhartera.

Artur Erregearen koroatzea.

XII. mende hasieran, Artur Bretainiako Materia bezala ezagutzen den kondaira sorten zikloko pertsonaia nagusia izan zen, frantsesezko erromantze ugarietan agertuz. Chrétien de Troyes beste zenbait oinarrizko elementu gehitu zizkion kondairari, horien artean Sir Lantzelot Aintzirakoa eta Grial Santuaren ingurukoak. Erdi Aroaren ondoren, arturiar literaturaren nolabaiteko gainbehera etorri zen, baina XIX. mendean berpiztu egin zen eta XXI. mende hasieran indar-indarrean dirau, bai literaturan bai eta beste hainbat arteetan.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Artur erregea Aldatu lotura Wikidatan