Arturo Pérez-Reverte

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Arturo Pérez-Reverte
Arturo Pérez-Reverte
Datu pertsonalak
Jaio 1951
Cartagena (Espainia)

Arturo Pérez-Reverte Gutiérrez (Cartagena, Espainia, 1951 - ) espainiar idazle eta kazetaria da. Espainiako Errege Akademiako (Real Academia Española) kide da 2003az geroztik.

Hasieran kazetaritzan nabarmendu zen, irrati, prentsa eta telebistan, gerrako berriemaile gisa, baina geroago eleberrigintzan murgildu zen buru-belarri, eta jarduera horrek eman dio arrakastarik handiena, bai Espainian bai atzerrian; izan ere, bere liburuak hogei herrialde baino gehiagotan eman dira argitara eta hizkuntza zabalduenetara itzuli izan dira. Perez-Reverte abenturazale amorratua da, bai lurreko abenturen zalea eta, azken urteetan batez ere, itsasoko abenturen zalea ere, eta oro har, eleberri historikoaren eta polizia-eleberrien tradizioaren jarraitzailea izan da bere literatura-lanetan. Eleberrien artean aipagarriak dira El húsar (1986, Husarra), El maestro de esgrima (1988, zinemara eramana, Esgrimako maisua), La tabla de Flandes (1990, zinemara eramana, Flandesko taula), El club Dumas (1993, Dumas kluba), Territorio Comanche (1994, Lurralde komantxea, zinemara eramana) eta La piel del tambor (1995, Danborraren larrua). 1996an, bestalde, gazte-literaturako sail bati hasiera eman zion, bere alaba Carlotarekin lankidetzan, El Capitán Alatriste (Alatriste kapitaina) eleberriarekin. 1997an eman zuen argitara sail horretako bigarren eleberria (honetan ere Alatriste kapitain delako bat dela protagonista), Limpieza de Sangre (Odol-garbitasuna) izenekoa eta 1998an plazaratu zuen El sol de Breda (Bredako eguzkia), hirugarrena. Eleberri hura argitara eman zen garaian bi sari jaso zituen, Raymond Chandler saria Italian, eta Frantziako Arteen eta Letren Ordenako Zaldunarena. Beste sari asko ere jasoa da.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narratiba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Las aventuras del capitán Alatriste saila

  1. El capitán Alatriste (1996, Alfaguara)
  2. Limpieza de sangre (1997, Alfaguara)
  3. El sol de Breda (1998, Alfaguara)
  4. El oro del rey (2000, Alfaguara)
  5. El caballero del jubón amarillo (2003, Alfaguara)
  6. Corsarios de Levante (2006, Alfaguara)
  7. El puente de los asesinos (2011, Alfaguara)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arturo Pérez-Reverte Aldatu lotura Wikidatan